Hiztegia
bórraja lóra, bórraja loría. (c). izena. . BORRAJA. Borago officinalis. Borraja. Oso latza da, guztia ile tentez betea. Ortuan ere lantzen da eta berdura estimatua da. Bestela, udazkenean hazten da bere kasa. Ona omen da txiza egiteko Sin. asun áza.
borréro, borrerúa. (d). izena. Verdugo. Ordenia emun otxanian borreruak, tornuan uela ipiñi lepotik, tornuai emun buelta, zela itto-ben. Hil. (AA BergEus)
bórro, bórrua. (c). izena. Oveja de raza merina. Or Kastilla aldeko ardixa diferentia da, or dana borrua ikusten da./ Emengo ardixa obetzat daukau borrua baino. Ik. latxa, ardi.
bortzaittu. (d). aditza. Hondatu, ihartu. Ganauak arboliai erdiko kukulua jandakuan, arbolioi bortzaittu eitten da. Pedro.
borzeiñ. BORTZEI. 1. borzeiñ, borzeiñak. izena. BORTZEI. Ikazkinen-eta oinetakoak, azpian iltzeak zituztenak. Borzeiñak, osea iketza garbitzeko bestela abarkak sua artzeben ba; orduan borzeiñ zar aundi batzuk ibiltze zien. Jose.
2. bortzei, bortzeixak. (d). izena. (Leintz) Mendiko botak . Ez sartu bortzeixekin sukaldera. Etim.: gaztelerazko «borceguí»