Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bolári
bor-bor
bordau.
© Jaione Isazelaia
1. bordau, bordaua. (a). izena. Bordado. Ta alde bateti olako bordaua eitte utsen, ari urdiñ batekin. Hilari. Hemengo bordaduak kotoi urdinez eta kruzetan (puntokruzean) egiten ziren, eta bizigabeen irudi simetrikoak izaten ziren, gehienetan.
2. bordau. (a). aditza. Bordar. Ohazalak, elizako oihalak eta mortajak bordatzen ziren, batik bat
bórla, bórlia. (c). izena. Ohazalei, kaikuei eta abarri apaingarri bezala jartzen zaizkien hariz egindako mototsak edo bolatxoak.   Borla. Arek eukitzen zittuan puntokruzian einddako bordauak, ta borlak pe bai. Maria./ Borlak, ero narruzkuak badie txipittak pe esate jakue, aurrian ebaitta, borlen moduan ebaitta. Txipittak, narrutxipittak. Don. Ik. txipítta.
borladun, borladuna. (a). izena. Borlak dituen jantzi edo apaingarria.   Prenda que tiene borlas.
borondáte. 1. borondate, borondatía. (b). izena. Eskuzabaltasuna.   Dadivosidad. Borondate aundiko andria da; dana dauka emuteko. Borondate ona edo txarra, batik bat. Markiña Etxeberriko Joxepa Ramona, ezer ez emoteko baiña borondate ona. (c). esaera. Norbaitek borondatea bai, baina ematekorik ez duenean esana, trikitixa kopla zaharra gogora ekarriz. 2. borondate, borondatía. (b). izena. Voluntad. Norberan aldetik pe borondate puxkat ipiñi bia da.