Hiztegia
bolá-prémixo, bolá-prémixua(k). izena. Saridun bola-jokoa. Da gero boletia, Edurdunguan sonaua, da urtian egote zan ba, ekiñaldi baten e, bos duroko urriakin, bola-premixua. Hil.
Bola-joku eta bola-premixo Sin. gisa entzun ohi dira, baina lehenarekin, egiten diren joku guztiak izendatzen dira eta bola-premixokin, ostera, askotan, sari nagusia: txapela, bildotsa, etab. izan ohi duena.
bolára. 1. bolara, bolaría. (b). izena. Bolada. Fruta edo barazki mota bat, esate baterako, ugari dagoen sasoia. Ointxe daukau tomate bolaria.
bolarán. (c). adberbioa. Ugarialdian. Lekia bolaran daukau.
2. bolara, bolaría. (b). izena. Epoca, racha. Bolara baten formal ibilli zan baiña berrido be eranai emonda dago.
3. bolara, bolaría. (b). izena. Torbellino de viento, agua, etc. Aize-bolariak txapela eruan dost./ Ur-bolaria etorri zanian larri ibilli giñan.
boláu. 1. boláu, boláua. (b). izena. Urari gozagarri gisa botatzen zaion azukrez eta arrautza-zuringoz egindako ore solidoa. Bolado. Txokolatiakin batera ura bolauakin artzen zan./ Pozik San Martzialen ura bolauakin eran giñuala ta. Sot.
2. boláu, boláua. (c). izena. Hormatik kanpora irteten den teilatu zatia. Alero. Txitxinpia, txitxiña jausten dan leku ori. Bolaua. Benito.
Sin. álero.