Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bizkárleku
bokazíño
bokazíño, bokaziñúa. (b). izena. Vocación (apaiz-mojatarakoa, batik bat). Makaleko bokaziñua geunkan ba mutikotan./ Gero ziero joan jakon bokaziñua. Bokaziñua etorri, euki, joan...
bóla. 1. bóla, bólia. (b). izena. Bola-jokoan erabiltzen den egurrezko bola. Bolia zuzen botatzia ezta erreza. Zenbaitek bolo eta bolotan dio. Ik. bóleta. 2. bóla, bólia. (b). izena. Bola, esfera. Perurenak bolia jaso dau esku bakarrakin./ Edur-bolia eittera goiaz. 3. bóla, bólia. (a). izena. Bíceps, tríceps. Ikutu zelako bolia daukaten./ Ezkerreko boliak ixo dost. Besoko bola eta ankako bola, zehaztu nahi denean. 4. bola, bolia. (a). izena. Kaikuei lokarrien puntetan adornu gisa jartzen zaizkien artilezko pelotak. Bai, bolak zian arixa ebagitta, eta borlak arixa txintxilizka. Bolak kaikuanak. Maria.
bola-jóku, bola-jokúa. (b). izena. Partida del juego de bolos. Amar milla pezetako bola-jokua etara najuan./ Bola-joku inportantia dago Elgetan. Jokoari berari bola-joku baino boleta esaten zaio gehiago. Ik. bolá-prémixo, bóleta.