Hiztegia
birlorátu. (c). da aditza. Bigarrenez loratu landareak, bere benetako sasoitik at. Reflorecer. Etxosteko keixa arbolia birloratu ein zuan joan dan udazkenian.
Pertsona bategatik ere esan daiteke adinean aurrera doalarik gaztealdi berri baten sartzen bada. Nobixua topau dabenetik birloratu ein dda. Juanita.
birola, birolia. (d). izena. (Eibar) "Arandela, suplemento (armería). Errobera oni birolia lokatu jako.
birraldátu. (c). du aditza. Birlandatu. Landarea mintegitik atera eta ortuan landatu. Trasplantar. Tomate-azixa semillaran ereitten da eta sasoia aillegautakuan ortuan birraldatu biar izaten da./ Landarak sasoiz birraldatu bia die, etxakue aundigi eitten laga biar.
Sin. aldatu.
bírrin, birríña. (d). adjektiboa. Triturado, -a. Arta-birriñ puxkat emuixozu txalai./ Baba-birriña be emon izan jakuen ganauei. Aleei buruz. Konposizioan, batez ere. Etim.: bir+irin, ziurrenik.
Ik. artábirrin, zai-bírriñ. bírrin-bírrin eiñ. (d). Birrindu. Zapatillak birrin-birrin eindda ekarri zittuan.
birrínd(d)u. (d). du aditza. Xehe-xehe egin. Hacer polvo una cosa, romper, triturar. Perurenak marka guztiak birrinduittu./ Kotxia arrapau zosten da jota birrinduta agertu da./ Arto-zorrua eruan birrintzera.