Hiztegia
biríbil, biribílla. (a). adjektiboa. BOROBILL. Redondo, -a, ovalado, -a. Pelota au eztago oso biribilla./ Tripa borobill-borobilla daukazu.
BIRIBIL eta BOROBIL, bata zein bestea esaten dira, eta baita eratorrietan ere. Adinekoek lehena gehiago Ik. errédondo. biribílla sartu. (c). esapidea. Ziri ederra sartu. Biribilla sartu joskuan piñutarixak: piñuak eruan da pagau ez.
biribillían jarri. (c). Zirkuluan eseri. Oiñ biribillian jarri tta ipuiña kontaukotsuet. Sin. errédonduan jarri.
biríbil-txápa, biríbil-txapía. (b). izena. Errementaritzan, gauza biribilak egiteko egokia den txapa. Redondo. Kazuelia be, txapia zinko por zien, ziento zinkuenta biribil- txapia ebai... Bix. Errementariak burdina erosterakoan, forma konkretu batekoa eskatzen zuen: biribila, karratua, angelua, U, T..., egin beharreko lanaren arabera. Sin. erredondo.
biribílddu. BOROBILDDU. 1. biribilddu, borobilddu. (a). da-du aditza. Redondear(se). Limia artu ta biribildduizu eskuleku ori./ Errekarrixak berez biribiltzen die.
2. biribilddu. aditza. (Eibar) Tornear. Ik. torníau.