Hiztegia
bidékurutze, bidékurutzia. (c). izena. BIDEKUTZE, BIREKUTZE, BIDEKURTZE (LEIN.). Bidegurutzea. Cruce de caminos, bifurcación. Bidekurutze baten gare abertzaliak./ Beisuko Zabaleko birekutzian itxoingotsut./ Kamioi batekin txoke eiñ i dau birekutze baten. Bergarako kale bati Bidikutzia esaten zaio, Bidakruzeta izen ofizialez.
bidelágun, bidelagúna. (c). izena. Bideko laguna, normalean halabeharrez suertatua. Compañero de camino. Kaletik etxerakuan bidelaguna primerakua euki dot. Gaztañazabalgo Anjel; arek dauka arrikaria, arek./ Ferixatik etxerakuan beti izaten zan bidelagunen bat.
biderátu. (c). du aditza. Gauzak bere bidera ekarri. Encaminar Naaste ederra dago baiña gauzak denporiakin bideratuko die.
bidérdi, biderdíxa. izena. Bide erdia. Medio camino. Titulua etaratzeko biderdi (edo biderdixa) eindda daukat.
Lekuzkoetan batik bat. Italiara zoiazela biderdixan geldittu zien kotxia aberixauta./ Ama, guarsasola aaztu jat basarrixan da biderdira etaraidazu (telefonoz).