Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
biar-etzi
bidégiñ
bidégiñ, bidegíña. (d). izena. BIDEGILLE. Baserribide edo basobide bat egiten edo konpontzen ari dena. Julien, laster bidegiñei meriendia eruan bia jatzu./ Zortzi-amar bat bidegiñ juntatzen giñan Domusantu egunian lanerako. Errepidekoak kamiñero dira eta ez bidegiñ. Ik. bidégintza.
bidéko, bidekúa. (c). izena. Pasacalle. Txistularixak bidekua joten asi zienian jentia kale aldera abixau zan. Sin. pasákalle.
© Jaione Isazelaia
bidékurutze, bidékurutzia. (c). izena. BIDEKUTZE, BIREKUTZE, BIDEKURTZE (LEIN.). Bidegurutzea.   Cruce de caminos, bifurcación. Bidekurutze baten gare abertzaliak./ Beisuko Zabaleko birekutzian itxoingotsut./ Kamioi batekin txoke eiñ i dau birekutze baten. Bergarako kale bati Bidikutzia esaten zaio, Bidakruzeta izen ofizialez.
bidelágun, bidelagúna. (c). izena. Bideko laguna, normalean halabeharrez suertatua.   Compañero de camino. Kaletik etxerakuan bidelaguna primerakua euki dot. Gaztañazabalgo Anjel; arek dauka arrikaria, arek./ Ferixatik etxerakuan beti izaten zan bidelagunen bat.
biderátu. (c). du aditza. Gauzak bere bidera ekarri.   Encaminar Naaste ederra dago baiña gauzak denporiakin bideratuko die.
bidérdi, biderdíxa. izena. Bide erdia.   Medio camino. Titulua etaratzeko biderdi (edo biderdixa) eindda daukat. Lekuzkoetan batik bat. Italiara zoiazela biderdixan geldittu zien kotxia aberixauta./ Ama, guarsasola aaztu jat basarrixan da biderdira etaraidazu (telefonoz).
© Jaione Isazelaia
bidétxur, bidetxúrra. (b). izena. BIDETXIOR. Sendero. Sasoi bateko bidetxurrak sasiz beteta dare.