Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
biaramon
bidébuelta
© Jaione Isazelaia
bidébuelta, bidébueltia. (d). izena. Bihurgunea. Baina, Don.k azaldu digunez, bidekoa, ez kaminokoa. Kaminokoari errebuelta.
bidégintza, bidégintzia. (c). izena. Basobide edo baserribide baten konponketa. Bide berria egitea ere bai.   Arreglo o apertura de un camino. Eskabadoriakin bidegintzan dabitz basuan./ Urtian bein juntatzen die auzokuak bidegintzarako.
bidégiñ, bidegíña. (d). izena. BIDEGILLE. Baserribide edo basobide bat egiten edo konpontzen ari dena. Julien, laster bidegiñei meriendia eruan bia jatzu./ Zortzi-amar bat bidegiñ juntatzen giñan Domusantu egunian lanerako. Errepidekoak kamiñero dira eta ez bidegiñ. Ik. bidégintza.
bidéko, bidekúa. (c). izena. Pasacalle. Txistularixak bidekua joten asi zienian jentia kale aldera abixau zan. Sin. pasákalle.
© Jaione Isazelaia
bidékurutze, bidékurutzia. (c). izena. BIDEKUTZE, BIREKUTZE, BIDEKURTZE (LEIN.). Bidegurutzea.   Cruce de caminos, bifurcación. Bidekurutze baten gare abertzaliak./ Beisuko Zabaleko birekutzian itxoingotsut./ Kamioi batekin txoke eiñ i dau birekutze baten. Bergarako kale bati Bidikutzia esaten zaio, Bidakruzeta izen ofizialez.
bidelágun, bidelagúna. (c). izena. Bideko laguna, normalean halabeharrez suertatua.   Compañero de camino. Kaletik etxerakuan bidelaguna primerakua euki dot. Gaztañazabalgo Anjel; arek dauka arrikaria, arek./ Ferixatik etxerakuan beti izaten zan bidelagunen bat.