Hiztegia
bíde, bidía. (a). izena. Camino, senda. Errepideari kamiño. bidé bat eiñ. (c). esapidea. BIDÍA EIÑ. Procurar, hacer lo posible. Gaur etxetik goizao urtetzeko bide bat ein biou./ Ia aurten patatia goiz sartzeko bidia eitten doun.
bidía izan, bidia euki. (c). esapidea. Aukera izan. Orrek estudixatzeko bidia izan zeban, baiña gogo gutxi./ Bidia badaukazu erosidazu puruak.
bidébuelta, bidébueltia. (d). izena. Bihurgunea. Baina, Don.k azaldu digunez, bidekoa, ez kaminokoa. Kaminokoari errebuelta.
bidégintza, bidégintzia. (c). izena. Basobide edo baserribide baten konponketa. Bide berria egitea ere bai. Arreglo o apertura de un camino. Eskabadoriakin bidegintzan dabitz basuan./ Urtian bein juntatzen die auzokuak bidegintzarako.
bidégiñ, bidegíña. (d). izena. BIDEGILLE. Baserribide edo basobide bat egiten edo konpontzen ari dena. Julien, laster bidegiñei meriendia eruan bia jatzu./ Zortzi-amar bat bidegiñ juntatzen giñan Domusantu egunian lanerako. Errepidekoak kamiñero dira eta ez bidegiñ. Ik. bidégintza.
bidéko, bidekúa. (c). izena. Pasacalle. Txistularixak bidekua joten asi zienian jentia kale aldera abixau zan.
Sin. pasákalle.
bidékurutze, bidékurutzia. (c). izena. BIDEKUTZE, BIREKUTZE, BIDEKURTZE (LEIN.). Bidegurutzea. Cruce de caminos, bifurcación. Bidekurutze baten gare abertzaliak./ Beisuko Zabaleko birekutzian itxoingotsut./ Kamioi batekin txoke eiñ i dau birekutze baten. Bergarako kale bati Bidikutzia esaten zaio, Bidakruzeta izen ofizialez.