Hiztegia
bèzpera. 1. bézpera, bézperia. (a). izena. Víspera. Akordatzen naiz. San Martin bezperia zan alkar ezautu giñuan eguna./ Bezperan abixaik eta bixok joango gaittuk.
2. bézpera, bézperak. (b). izena. Igande arratsaldeetako elizkizuna gure gazte-denboran. Vísperas. Domeka atsaldero joan biar izate giñuan bezperetara.
bi. (a). zenbatzailea. Dos.
beiñ ero birrittan. (c). adberbioa. Una o dos veces. Beiñ ero birrittan izan naiz Oizen. birríttan. (b). izena. Bi aldiz. Birrittan pentsau barik artu trastiak eta eskiatzera joan giñan./ Eztotsut birrittan esango.
egun bírik bat. (c). adberbioa. EGUN BIZ BAT. Uno de cada dos días. Egun birik bat presentau bia dau kuartelian./ Egun biz bat eitten dau ona.
Baita aste birik bat, urte birik bat, eta abar. egun bírik béiñ. (c). NOIZ. Egun birik bat, baina NOIZ kasuan bakarrik.