Hiztegia
besápala, besápalia. (d). izena. Omóplato. Arrama-azurra esate jakok goiko trabesekuai, ta an juten dok aren puntan ori bola ori sartuta, arrama-azurrian ijeria; ijeria dok berakua, atzeko anketan. Aurrian besapalia esaten jakok. Don.
béso. 1. beso, besúa. (a). izena. Brazo. besó-kerten, besó-kertenak. (b). Beso mardulak. Orrek jauzkak beso-kertenak! . besuak urten, sartu. (c). Padecer una luxación. Besuak urten egiten duenean SARTU egin behar izaten da.
2. beso, besúa. (d). izena. Oihalgintzan, anezka alde batetik bestera ibil dadin bultzadak ematen dion ehundegiaren pieza. Oni palua gaztiak; zarrak besua; formia beso bat ola, ta beso au zan ual baten bidez anezkiai bultza eitten otsana. Josu.
Sin. pálo. 3. beso, besua. (c). izena. Etxeen egituran, frontalak eutsi behar duen karga eusten laguntzeko frontalaren eta postearen artean jartzen den egurra. - Besuak die eusten dauzenak. Dia bi, bi behintzat badie. Batzuk eusten dauzenak eta beste batzuk txarrantxa moduan eusten dauenak, eskuadria mantenitten dauenak.
besoko, besokúa. (c). BESOKO UME. Haurtxoa, denbora gutxi duen umea. Besoko umia zala il jakon aitta.
besómotz, besómotza. (b). adjektiboa. Manco, -a. Gerra ostian ugari zan besomotza batian bestian. Sin. mántxu.
béste. 1. béste, béstia. (a). izenordaina. Bestea. El otro.
. béste báten. (a). adberbioa. En otra ocasión. Sin. beste beiñ. beste beiñ. (b). adberbioa. Beste batean. En otra ocasión Beste bein be iguala pasau jatan. bestéik ezían. (b). A falta de otra cosa. Besteik ezian ezta txarra ogi sikua. besteko. (c). juntagailua. Juntagailu distributiboa. Bateko..., besteko... Bateko gaixoik dagola, besteko nekatuta, ezta etxetik urtetzen.
Ik. bateko... besteko.... béstia!. (b). interjekzioa. Bestea! Hala, exajerado! —Elgetan metro erdi edur jaok. —Bestia! Ori eztok euk pe sinisten.
2. beste(k). (d). izenordaina. Inor(k). Inor-en (alguien) erabilera eta esanahi berdina du, baina oso adinekoek bakarrik darabilte. Mugagabeko deklinakera du. Alguien, alguna otra persona. Nik ezer falta baneban enintzan fango bestegana billa, e. Ni San Antonioana. Fran./ Bestek nai eztittuan lanak artzeittu./ Norberak golpeik pez, bestek ein daixela./ Bestei kulpak bota, ori da errezena./ Ederki ibiltzen da besten diruakin./ Makiña bat lan ein biarra dago bestendako. Ezezkoetan ere esana, BESTE INOR zentzuan. Gorde sekretua, ez esan bestei./ Eztauka arek ezer bestendako./ Eztotsat beste(r)i entzun. béstek éztakotan ibilli. (c). esapidea. Portaera nabarmena izan. Tener un comportamiento original, extravagante. Mutillak! Bestek eztakotan ibiltzia gustatze jatzue beintzet. Etxean sarri entzun izan dugu, errieta doinuan. Beste inork egiten ez dituen gauzak egiten, alegia. Sin. íñok éztakotan ibílli. 3. beste. (a). juntagailua. Adina, hainbat. Berdintasunezko junt. Tanto como. Nik ik beste baneki.../ Amak zure beste jaten dau. NOREN edo NOR(K) beste. Sin. áiña, láiñ, ainbat. besteko. (b). juntagailua. Adinako, hainbateko, hain ona. Orrek pe badaroia guk besteko bizimodua./ Andria bada gizonan bestekua.
béstian. (b). juntagailua. Bezain ongi. Aura bizi da gu bestian./ Ire bestian neuk pe jokatuko neukek fubolian.
bestékalde. 1. bestékalde, bestékaldia. (a). izena. El otro lado. Or ez, bestekaldian daukazu jertsia.
2. bestékalde, bestékaldia. (a). izena. Ipar Euskal Herria. Biar bestekaldera goiaz.
bésteko, béstekua. (a). izena. (Ubera) Etxekona, albokoa, teilatupe baten bi bizitza daudenean. En caseríos de dos viviendas, la contigua. Bestekora joan, da ekarri azukarra. Sin. etxékon.
besteláko, bestelakúa. (b). izenlaguna. Beste era batekoa, desberdina. Diferente. Onek nai ezpaittuzu bestelakoik eztaukat./ Ik bestiengatik gaizki esan, eu aiz bestelakua ta...
Azkenengo esaldiko bestelakua izate hori ironiaz esan ohi da, "ederra eu" esanez bezala.
béta, bétia. (c). izena. Zurak, harriak, haragiak... izaten duen tolesdura bakoitza. Veta. Ikusi zela ikusten dien arri-betak arkaitz orretan./ Zelako beta polittak dauzkan keixa-egurrak. Ik. egur-zan, izpi, ari. bétara ebági. (c). Era normalean (enborrari perpendikular begiratuz) ebaki.
Haragia ere betara eta kontrara edo kontrabeta ebaki daiteke. Sin. erara ebagi. Ant. kontrabéta ebagi, kóntrara ebági.