Hiztegia
1. béla, belía. (a). izena. Corvus coronae. Corneja. Gabian uso, goizian bela. (d). esaera. Gauen alai, goizean triste. Parranda biharamunetan, aje egunetan, esana.
bela bela kandela. Antzina umeek eskolarakoan belak ikusten zituztenean zera kantatu ohi zuten: Bela bela kandela, ordubixak joittuela, maixua etorriko dala paluakin emotera. Aitari entzuna. Amak honela dio: Bela bela kandela, ordubixak jo dabela, maixua etorriko dala azotiak emutera. Ik. belazar, belatxinga.
Ik. belátxinga, belazar. belía égondako ésolia baiño obía. (c). esapidea. Gauza bat jateko eskasa dagoenean hau esanez kontsolatu ohi da:. Etxaok edar-edarra, baiña belia egondako esolia baiño obia bai beintzet. Delako esola kakaz betea gelditzen da. Ipuin zaharren baten oihartzuna ote?
Ik. úso. beliak ez eruan. esapidea. "Ez da ezer gertatuko, belea ez da etorriko bila. beliana egin. esapidea. (Eibar) AAG E. "Anka egin, ospa egin. Iñori ezer aitzen emon barik beliana eiñ eban.
2. béla. (b). adberbioa. Berehala. Enseguida, pronto. Ez aiz bela etorri./ Etzuan bela juan gogaikarri aura./ Neuk e ein nittuan egun batzuk oian, baiña ni bela zertu nitzan. JJp. Kotxia eskatzen bajostak bela lagako jotsat ari! Ezezko zentzuko esaldi esklamatiboetan erabiltzen da gehienbat. BELA-BELA. Bart etzate bela-bela etorri.
belakúan. (b). adberbioa. Berehalakoan, azkar. Eztok belakuan akabauko kursua.
Baiezkoetan belaxe ia beti. Sin. beingúan.