Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
beálde
bedártu
bedártu. (d). aditza. (Eibar) Meharrago bihurtu.   Estrechar. Esixak jartziakin, zerbaitt bedartu eiñ dogu sailla. (Etxba Eib)./ Aman gonia alabiari jartzeko, pixkat bedartutzia biar izan dau barrenetik./ Zuk diñozuna da, lengo bide bedarra geixago bedartzia.
© Kutxa Fonoteka
bedartxóri, bedartxoríxa. (d). izena. Anthus pratensis; anthus trivialis. Bisbita. (Txori txikia) Sin. larratxori, txítxi.
bédartza, bédartzia. (c). izena. Belar ugaritasuna edo belar ugariko lekua.   Abundancia de hierba o lugar de hierba abundante. Leporaiñoko bedartza baten sartu giñan.
bedar zóro, bedar zorúa. izena. . Izena jaso dugu, baina zer denik gabe.
bedar-zúbatz, bedar-zubátza. (d). izena. BEDAR-ZUBETZ. Belar-meta. Batzuek bedar-zubetz diote Ik. méta, zuátz.
bedarzúlo, bedarzulúa. (c). izena. Belar berdea kontserbatzeko tegia.   Silo para hierba fresca. Etxe guztietan jarri zien bedarzuluak baiña gero eta gutxiao erabiltzen die. Oiñ kanpuan konserbatzen da bedarra plastikuakin tapauta. Sin. sílo.
bedinkátu. BERINKÁTU, BERINKATU, BEREINKATU, BEDEINKATU. 1. bedinkatu. (b). du aditza. Bedeinkatu.   Bendecir. Autua bedinkatzera noia Arantzazura. Baita: norbait urez busti (umorezkoa). Goikua lorak erregatzen asi zan da gu bedinkatu giñuzen. Ik. urbédeinkatu. 2. bedinkatu, bedinkatúa. (c). adjektiboa. Dontsua (zentzu peioratiboan).   El dichoso. Ixillik egon ari txorimalo bedinkatuoi./ Etzuan bela eittekua autobia bedinkatua./ Asto berinkatua, sinistu eitten dok gaiñera. (SM Zirik) 3. bedinkatu, bedinkatúa. (d). adjektiboa. Ederra, bikaina (adkor.).   Hermoso, -a. Aurten lekia bedinkatua dator ba./ Aretxek pe umia bedeinkatua dauke ba.
bedinkazíño, bedinkaziñúa. (c). izena. BERINKAZÍÑO, BEREINKAZIÑO, BEDEINKAZIÑO. Bendición. Aitta Santuak danondako bedinkaziñua bialdu i dau. Sin. bendezíño.
beéko su, beéko súa. (a). izena. Fuego bajo. Beeko suak majo berotzen dau etxia. Zenbaitek su-baju ere bai.
beetar. 1. beetar, beetarra. (c). Gipuzkoa aldekoa. (Ez da oso zehatza). "Los de la costa" (Izag Antz). Ik. bealde. 2. beetar, beetarrak. Ibarrekrutzetik beherakoak, Urkizu aldekoak. Inguru honetan ziren jauntxoen etxe haundienak: Ibarra, Urkizu, Orbea, Untzeta... Erdialdekoak berriz, «goittarrak», liberalagoak. (SB Eibetno)