Hiztegia
bedár latz, bedar látza. (d). izena. . Galium aparine. Amor del hortelano. Bedar latzak, erremolatxia bada, garixa bada, an parrau eitten da eta amenazau eitten dau. Pedro.
Beste informante batek honela deskribatzen zigun: Bedar estu bat, zelaittan da ugari azten dana. Lore zuri, leun, polita dauka; belarra bera oso latza da. Azkuek badakar hitz hau baina beste esanahi batzuekin: "allico, correhuela, cardo para pájaros". komentario 1
bedár-óntze, bedár-óntzia. (c). izena. Las tareas del heno. Eizalen da re e, bein san Juanak ezkeo e, bedar-ontzia egoten zan. JJp.
Sin. bedarrondóta.
bedarróndo, bedarrondúa. (b). izena. Belar ondua, belar iharra. Heno. Aber noiz etortze zaten bedarrondo batzera.
Azen.: bedárrondo ere bai. Sin. bedar igar, bedar siku. (Lein.)
bedarrondóta, bedarrondotía. (b). izena. Belar ontze lanak. Las tareas del heno. Bedarrondotia lan astuna da./ Aurtengoz akabaittugu bedarrondotak. Bedarreta esanda gauza bera ulertzen da, udan behintzat. Sin. bedarrontze. Ik. egurréta, garóta.