Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bartz
báskulagiñ
báskulagiñ, báskulagiña. (b). izena. (Eibar) Armagintzako lanbideetako bat. Eskopeta-baskulak egiten dituena.   "Basculero. Aranbeltz anaiak, baskulagiñ onenetarikuak.
1. báso, básua. (a). izena. Vaso. basoerdi bat jo. esapidea. BAXOERDI BAT JO, BASOERDIKARA BAT JO . Ardo-trago bat hartu. Joko juau baxoerdi bat Zapatarikuan? .
2. báso, basúa. (a). izena. Bosque, monte. Aizkorrira edo Udalatxera joatea, adibidez, BASORA JOATEA da Leintz aldean; Bergara inguruan MENDIRA JOAN entzuten da gehiago. Abereak ere basoan ibiltzen dira. Ik. méndi, mendíra bóta (ardixak, beixak). basua jo. (c). aditza. Basoko edo txarako zuhaitz batzuk bota edo adar batzuek moztu suegur edo ikazgitzarako. Orduen nola zortzi bat urtetik basua jotze zan... Mateo.
basobide, basobidia. "Camino de monte." (SB Eibetno).
basoerdi bat jo. esapidea. BAXOERDI BAT JO, BASOERDIKARA BAT JO . Ardo-trago bat hartu. Joko juau baxoerdi bat Zapatarikuan? .
basoillo, basoillúa. (d). izena. Otis tetrax. Sisón. Sin. mendioillo (Eib.).
basojabe, basojabia. izena. Basoaren jabea. Ba egurra segun erositta-ero, basojabiana-ero, zetaa ixate zan tratua. Cand.
basókan, basokána. (d). izena. Okaran basatia, txertatu gabea.
© Ezezaguna
basóklabeliña, basóklabeliñia. (c). izena. . Dianthus monspessulanus. Clavelina.