Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
barruko ikara
básatza
básatza.
© Jaione Isazelaia
1. básatza, básatzia. (c). izena. Lokatzadia.   Barrizal Mekauben, emen jak basatzia, oiñetako guztiak kakaztuko jittuau. Ik. kákatza, lokátzari, lokátzarte.
2. básatza, básatzia. estepan. (c). izena. Elur zapaldu eta urtsua. Azkenengo edurtian egundoko basatzia ein zan Bergako kaletan.
basáuntz, basáuntza. (b). izena. Ciervo, corzo, etc. Aspaldian horrelako abere gutxi egon da gure basoetan.
basíllora, basílloria. (d). izena. Zahi zabala bakarrik kendutako irinez egindako ogia.   Pan integral, hecho de harina a a la que después de la molienda solo se le ha quitado el salvado grande, no el menudo. Gose-denporan makiña bat ogi beltz jandakuak gaittuk. Basilloria esaten jakuan./ Zai zabala kendutako baiña zai-birriña kendu bareko iriñez einddako ogixa dok basilloria. Bi aldiz eralgi biar izate zuan iriña ogi zurixa nai zanian. Klem./ Basilloria. Aura eitten zan, labekosua eitten zanian —eitten zan zortzixan beiñ— lelengo egunian jateko, biguna jateko, gero jateko txarra izete zuan aura, egunian jateko basilloria. Don. Ik. báe, sálga, zaidun ogi.
baskilla, baskíllia. izena. Ardien gaitza. Denbora gutxian hil egiten dira. Duela gutxirarte ezezaguna zen hemen.   Basquilla. Bai bai, ori baskillia dok, neuk ekarriko juat bakunia ta bakunau eingo jittuau. Enr.
báskula. 1. báskula, báskulia. (b). izena. Pisu handiak pisatzeko tresna.   Báscula. 2. baskula, baskulia. izena. (Eibar) "Báscula. Eskopetian atala, txispian mekanismua daukana eta kartutxuak kamaran sartu ahal izateko kañoiakin baskulatzen dana." (SB Eibetno).
báskulagiñ, báskulagiña. (b). izena. (Eibar) Armagintzako lanbideetako bat. Eskopeta-baskulak egiten dituena.   "Basculero. Aranbeltz anaiak, baskulagiñ onenetarikuak.
1. báso, básua. (a). izena. Vaso. basoerdi bat jo. esapidea. BAXOERDI BAT JO, BASOERDIKARA BAT JO . Ardo-trago bat hartu. Joko juau baxoerdi bat Zapatarikuan? .
2. báso, basúa. (a). izena. Bosque, monte. Aizkorrira edo Udalatxera joatea, adibidez, BASORA JOATEA da Leintz aldean; Bergara inguruan MENDIRA JOAN entzuten da gehiago. Abereak ere basoan ibiltzen dira. Ik. méndi, mendíra bóta (ardixak, beixak). basua jo. (c). aditza. Basoko edo txarako zuhaitz batzuk bota edo adar batzuek moztu suegur edo ikazgitzarako. Orduen nola zortzi bat urtetik basua jotze zan... Mateo.