Hiztegia
basaperréjill, basaperrejílla. (d). izena. . Petroselinum hortense. Perejil silvestre. Ortuko perrejila bezalakoa, berez harri artean eta etxe ingurutan hazten dena.
básarri, básarrixa. (a). izena. BÁSERRI. Caserío. BASARRIKO OGIxa eta KALEKO OGIxa bereizten dira. Eta BASARRIKO ESNIA, ARRAUTZAK, etab. Kalia ondo dabillenian, baserrixa be ondo. esaera. (Antzuola) Baserriak kalearen beharra duela adierazten duen esaera. "Sin.: Kalian diruik ezpadao, basarrixan jai." (Lar Antz).
basarri-arotz, basarri-arotza. (c). izena. "Carpintero dedicado a arreglar y construir caseríos y aperos de labranza." (SB Eibetno).
basárrittar. BASÉRRITTAR. 1. basárrittar, basárrittarra. (a). izena. Habitante de caserío. Ant. káletar. 2. basárrittar, basárrittarra. (c). izena. De modales o comportamiento rústicos. Ez ari izan basarrittarra./ Basarrittarraua dok goldia baiño. Kaletarrek adar-soinuan erabilia, batik bat.
básatza. 1. básatza, básatzia. (c). izena. Lokatzadia. Barrizal Mekauben, emen jak basatzia, oiñetako guztiak kakaztuko jittuau.
Ik. kákatza, lokátzari, lokátzarte. 2. básatza, básatzia. estepan. (c). izena. Elur zapaldu eta urtsua. Azkenengo edurtian egundoko basatzia ein zan Bergako kaletan.
basáuntz, basáuntza. (b). izena. Ciervo, corzo, etc. Aspaldian horrelako abere gutxi egon da gure basoetan.
basíllora, basílloria. (d). izena. Zahi zabala bakarrik kendutako irinez egindako ogia. Pan integral, hecho de harina a a la que después de la molienda solo se le ha quitado el salvado grande, no el menudo. Gose-denporan makiña bat ogi beltz jandakuak gaittuk. Basilloria esaten jakuan./ Zai zabala kendutako baiña zai-birriña kendu bareko iriñez einddako ogixa dok basilloria. Bi aldiz eralgi biar izate zuan iriña ogi zurixa nai zanian. Klem./ Basilloria. Aura eitten zan, labekosua eitten zanian —eitten zan zortzixan beiñ— lelengo egunian jateko, biguna jateko, gero jateko txarra izete zuan aura, egunian jateko basilloria. Don.
Ik. báe, sálga, zaidun ogi.