Hiztegia
bárka, barkía. (b). izena. Tomateak, fruta etab. erabiltzeko balio duen egurrezko kaxa. Caja de madera que sirve para transportar fruta, etc. Barka ugari biar izaten da jenerua plazara eruateko. Kaja entzuten da gero eta gehiago.
bárka eskátu. (c). du aditza. Barkamena eskatu. Pedir perdón. Joan amandriana ta barka eskatuiozu, diabruori alakuori.
barkéske. (c). adberbioa. Pidiendo perdón. Damutu jako ori neri esana ta barkeske etorri jat.
Etorri, joan, egon... aditzekin. Barkaeske ere entzun daiteke.
barkakára, barkakaría. (b). izena. Barkakada. El contenido de una caja. Lau barkakara tomate batu giñuzen.
barkazíño. 1. barkaziño, barkaziñúa. (b). izena. Perdón. Eitten daben beruakin da urik ekarri ez? Eztaukak barkaziñoik.
Sin. barkámen. 2. barkazíño, barkazíñuak. (c). izena. Oporrak. Vacaciones. Lo dicen algunas personas de edad que hablan muy "cerrado" y que seguramente encuentran algún parecido entre las vacaciones y el perdón. Oporrak oin dittuk; len barkaziñuak esaten gontsan guk. Klem./ Aurten be barkaziño barik geratu nok taillerrian.
Orduko umeek barkaziño-ri zentzu bikoitz sakona aurkituko zioten dudarik gabe. Gure belaunaldikoek bakaziñuak izan genituen eta oraingoek oporrak. Ik. bakazíño, opor.
barra-bárra. (b). Asko, ugari. Mucho. Dirua barra-barra irabazi dabe taberniakin./ Len astegunetan be jentia barra-barra ibiltze zan gabian. Izena aurretik izan ohi du, eta mugatu singularrean: gizurra barra-barra, usua barra-barra, perretxikua barra-barra...
barrábas. (d). Norbaiti okerra dela esateko konparazio gisa erabilia. Ola baten bati esaten jakonian okerra ero zera danian: 'Barrabas baiño okerraua aiz i' « Mutiko barrabasa » eta horrelakorik nekez entzuten da.
barrábas bedar, barrábas bedarra. (c). izena. . BARRABAS, -A. Oxalis latifolia. Acederilla, aleluya. Hosto hirukoitza duen sekulabelarraren antzekoa, errekondoetako soroetan, batik bat, hazten dena. Oso zuztar sakonak ditu eta barren barrenean, patatatxoa. Oso-osorik kendu ezean berriro hazten da eta berehala ugaritzen. Soro eta baratzetako belarrik txarrena, beharbada, askok deabruari baino beldur handiagoa diotena. Sin. potoxbedar, lekeitio bedar (Eib.), txomin bedar.
barrábill, barrábilla(k). izena. Testículo. Ik dauzkak barrabillak, ik. Agian guztietatik barrabill da gutxien entzun izan dena. Ik. pótro, árrautza, koskábillo, ále.
bárranko. 1. bárranko, bárrankua. (a). izena. Amildegia. Barranco. Barrankotik bera jausi zan ardixa.
2. bárranko, bárrankua. (d). izena. Bailara, harana (ez da oso zehatza). Valle, cuenca. Barranko guztian ezta egongo orren moduko txistularirik.
barrastára, barrastaría. (d). izena. FARRASTÁRA, PARRASTARA. Edozein modutan lurrera botatako hazi-eskutakada, lur pila, eta horrelakoak. Dícese de cuando se desparrama sin excesivo cuidado simiente, tierra, cemento, etc. Etorri zuan ormigoneria, bota jittuan barrastara batzuk batian bestian eta an joan zuan kakapillia lagata./ Garixa ereitterakuan barrastaria emen eta barrastaria an ibiltze zuan, trauskill utsa zuan da. Ura denean eroritakoa palastara esan ohi da.
bárre, barría. (a). izena. Risa. Gure etxetik entzuten die zure barriak./ Oso barre zelebria dauka.
. bárre eiñ. (a). du aditza. Reírse. Zuk barre eiñ, gero ikusikozu.
bárre eráiñ. (b). dio aditza. Hacer reír. Beti jentiai barre eraitten ibiltzen da.
barré?. (a). Norbaitek zuk esandakoari barre egiten dionean, hala esan ohi zaio:. Barre? Ba neri eztost bape barreguraik emoten. Ik. entzún?, ikusí?. barretxo, barretxua. (c). Irribarrea; irribarre maliziatia, batzuetan. Nerekin egon nai zebala esan zostan barretxo batekin.
bárrez. (a). adberbioa. BARREZKA. Riendo. Ume ori beti barrez dago.
barrez-bárrez. (c). adberbioa. Aurpegi irribarretsuz. Sonriente, con la sonrisa puesta. Neska ori beti barrez-barrez dago./ Bai, arpegixan igartzen jatzu, barrez-barrez zare ta.
Ant. irribárre. bárrezka. (a). BARREZ. Riendo. Jente guztia barrezka asi zan. Ik. íjiji ta ájaja.
barre-algára, barre-algaría. (b). izena. BARRE-LEKAIXO, BARRE-KARKAXA (LEIN.). Carcajada. Azelakotxe barre-algarak ein zittuen paiasuekin. Sin. algara.
barre-aize, barre-aizia. (d). Barre maliziatia. Baiña Mantxikuk, barre aizez, listokeri aundi bat eitxen eban ustian, esaten etsan... (SM Ezten).