Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bardiñ
bárkillo
bárkillo, bárkillua. (b). izena. Barquillo. Barkilluak marra-marra jaten giñuzen txikittan.
bárku, barkúa. (a). izena. Barco.
barra-bárra. (b). Asko, ugari.   Mucho. Dirua barra-barra irabazi dabe taberniakin./ Len astegunetan be jentia barra-barra ibiltze zan gabian. Izena aurretik izan ohi du, eta mugatu singularrean: gizurra barra-barra, usua barra-barra, perretxikua barra-barra...
barrábas. (d). Norbaiti okerra dela esateko konparazio gisa erabilia. Ola baten bati esaten jakonian okerra ero zera danian: 'Barrabas baiño okerraua aiz i' « Mutiko barrabasa » eta horrelakorik nekez entzuten da.
barrábas bedar, barrábas bedarra. (c). izena. . BARRABAS, -A. Oxalis latifolia. Acederilla, aleluya. Hosto hirukoitza duen sekulabelarraren antzekoa, errekondoetako soroetan, batik bat, hazten dena. Oso zuztar sakonak ditu eta barren barrenean, patatatxoa. Oso-osorik kendu ezean berriro hazten da eta berehala ugaritzen. Soro eta baratzetako belarrik txarrena, beharbada, askok deabruari baino beldur handiagoa diotena. Sin. potoxbedar, lekeitio bedar (Eib.), txomin bedar.
barrábill, barrábilla(k). izena. Testículo. Ik dauzkak barrabillak, ik. Agian guztietatik barrabill da gutxien entzun izan dena. Ik. pótro, árrautza, koskábillo, ále.
barrandéro, barranderúa. (a). izena. Barrendero. Ik. kale-garbitzáille.