Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
baldín
bánaka
bánaka, bánakia. (c). zenbatzailea. Unos pocos, unos cuantos. Eztago perretxiku asko, ondo banakia bakarrik./ Sagar batzen ibilli ga; banakia bakarrik geldittu da arbolan./ Umiak okerrak geixenak, eta zuzenak banakia./ Eztauke arkuik (sagarrak), banakiak baleike baiña. Banakia forma, batez ere.
bánaka-bánaka. 1. banaka-banaka. (b). zenbatzailea. De uno en uno. Banaka-banaka pasau die korredoriak. 2. banaka-banaka. (c). Gutxika-gutxika (dezente, asko, azkenerako). Auan banaka-banaka (eritasun) asko, baiña bat txarra naparrixia. Don./ Ezta jente asko etorri, baiña banaka-banaka, azkenerako itxuratu ein dda. bánaka(n) batzuk. zenbatzailea. Bakarren batzuk. Banaka(n) batzuk eitten dabe euskeraz baiña geixenak ez. bánakan bat. (b). zenbatzailea. Bakarren bat. Banakan bat baleikek, paiña eztok asko topauko.
banán. (b). adberbioa. BANAN-BANAN. De uno en uno. Banan-banan katxeau giñuzten./ Banan sartu komunera.
banan-banako, bana-banakuak. adjektiboa. (Antzuola) "Ederrak, bikainak, aukeratutakoak. Banan-banako sagarrak dauzku aurten./ Antzuolan zelako mutillak... olaxe banan-banakuak dae, e!