Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bálda
bálle
bálle, bállia. (c). izena. Auzo edo eskualde zentzuan erabilia, Eibar eta Elgoibar aldean, batik bat: Arrate-ballia, San Andres-ballia, Ormola-ballia... Ortxe, Ormola-balleko mutillak ei zien. Hil. Debagoienean ez da ia erabiltzen.
bállena. 1. bállena, bállenia. (a). izena. Ballena. 2. bállena, bállenia. (b). izena. Varilla de paraguas. Kontuz ibilli ari, ixa ballenia begittik sartu dostak eta. Antzinako kortseek, merinakeek eta horrelakoek zituzten nerbioei ere ballena deitzen zitzaien.
balóe, -i, balóia. (a). izena. Balón.
balóre. 1. balore, baloría. (b). izena. Valor, audacia. Baloria bia da danen aurrian ori esateko. 2. balore, baloría. (b). Valía, valor, precio. Erropatan beintzet eztauka balore aundirik. Balore eta balixo Sin. gisa erabili ohi dira. Adinekoek bigarrena gehiago. Ik. balixo.
báltsio, baltsiúa. (d). izena. Dantza lotua.   Baile agarrado. Baltsiuan eittia proibiduta jeuan da Eibarrera joaten giñuztan./ Jazbanakin baltsiua jaok Bergan. Adinekoek bakarrik; agarraua bestela. Etim.: «valseo».