Hiztegia
balé-báleka. (b). Gorde-gordeka; haur jolasa. Batek kontatu (pagau) egiten du, besteak bitartean ezkutatu egiten dira eta bale! esandakoan bila hasten. El juego del escondite. Bale-baleka ibilliko ga? Ik. poté-póteka.
Bálego eta bageunka urak eruan zittuan. esaera. BALITZA ETA BALITZ ALKARREN ATZIAN DABITZ. Esaerak dio Balego ta Bageunka antzina urak eroan zituen bi baserri zirela. Esaeraren beste aldaera bat: Balitza eta balitz alkarren atzian dabitz.
baléntziñ, balentzíña. (d). izena. Ganadu bakarrarekin, zaldiz edo astoz gehienbat, labrantzan egiten denean uztarrira doazen kateak elkarlotzen dituen tresna. Balancín. Cierto apero de labranza. Ganau bakarrakiñ itteko izeten zan balentziña. Don.