Hiztegia
aziguren, azigurenak. (d). izena. (Eibar) Ganglioak. "Crecederas. Juan zan astian, azigurenak euki destaz etxeko txikixenak.
azì-kótzara, azí-kótzaria. (d). izena. Zumitzezko saski borobilkotea eta txiki samarra, batez ere garia, artoa eta abar ereiteko erabiltzen dena. Cesto pequeño y redondo de fleje que se utiliza principalmente para la siembra. Bai, garixa ereitteko esku ona bia zuan, lenaoko zarrak oittuta jezian, olakotxe azi-kotzariakin ereitten juen, tirrrrri, tirrrri... Klem.
Horrela definitzen du Don.k: Bai, garixa ereitteko esku ona bia zuan, lenaoko zarrak oittuta Zumitzezkua, eskulekua arkuan gaiñetik dabela, luzenkia. Metro erdi inguru luzenka, azi-kotzaria. Gain libria, eskulekua erdi-erdittik, gaztaiñiakin eindda. Ik. garí-éreitte, kótzara.
azittaráko. 1. azittarako, azittarakúa. (c). izena. Lo que se selecciona de la cosecha para la siembra. Ez artu berakatz buru orrek, azittarakuak die ta.
azittárako lága. (c). Landare bat hazia eman dezan laga. Letxuga batzuk azittarako laga biako die, klase ona da ta. 2. azittarako, azittarakúa. (c). izena. Animal destinado a semental. Iru moxal dauzkau, bi okelarako ta bat azittarako.
azittárako lága. (c). Destinar a labores de reproducción. Ixko ori politta da ta azittarako lagakou.
Inoiz, adar-soinuan entzun izan da pertsonez ere: Soldauxkara ez oiala? Ez, zera, i azittarako lagako abe... Hazitarakoa hiltegitik libratzen den bezala, ba... soldadutzatik.
ázka. (b). adberbioa. Rascando(se). Egun guztia surrai azka ta azka nabill.
ázka eiñ. (b). aditza. Rascarse. Azka eidazu bixkarrian.
buruai azka eiñ. (c). esapidea. Lamentarse vanamente de algo. Argi ibili zaitte, gero buruari azka eittia alperra da ta.
Ik. azkúra.