Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
azáldu
azíela
azíela, azíelia. (d). izena. Zaldiei muturrean jartzen zitzaien tresna perratzerakoan geldirik eukitzeko. Zaldixak batzuk zeren oso delikauak eta orduan muturrian ipintze akon azielia, da zan bi egur ola torneautakuak, olako eraztun batzuk etarata. Ori muturrian ipintze zan, da azpittik lotu, da orrek miña emote zotsan, da bestia ezaban sentitzen. Eus. Sin. muturretako anillo.
azíenda, azíendia. (d). izena. Baserria eta bere ondasunak. Azienda dana be esaten da ola, azienda. Gei dana (etxe, ganadu, lur) azienda bat esaten danian. Don. Oso gutxi entzuna.
aziguren, azigurenak. (d). izena. (Eibar) Ganglioak.   "Crecederas. Juan zan astian, azigurenak euki destaz etxeko txikixenak.
azì-kótzara, azí-kótzaria. (d). izena. Zumitzezko saski borobilkotea eta txiki samarra, batez ere garia, artoa eta abar ereiteko erabiltzen dena.   Cesto pequeño y redondo de fleje que se utiliza principalmente para la siembra. Bai, garixa ereitteko esku ona bia zuan, lenaoko zarrak oittuta jezian, olakotxe azi-kotzariakin ereitten juen, tirrrrri, tirrrri... Klem. Horrela definitzen du Don.k: Bai, garixa ereitteko esku ona bia zuan, lenaoko zarrak oittuta Zumitzezkua, eskulekua arkuan gaiñetik dabela, luzenkia. Metro erdi inguru luzenka, azi-kotzaria. Gain libria, eskulekua erdi-erdittik, gaztaiñiakin eindda. Ik. garí-éreitte, kótzara.
azítoki, azítokixa. (d). izena. Semillero de hortalizas. Don. Ik. semíllara.
azittaráko. 1. azittarako, azittarakúa. (c). izena. Lo que se selecciona de la cosecha para la siembra. Ez artu berakatz buru orrek, azittarakuak die ta. azittárako lága. (c). Landare bat hazia eman dezan laga. Letxuga batzuk azittarako laga biako die, klase ona da ta. 2. azittarako, azittarakúa. (c). izena. Animal destinado a semental. Iru moxal dauzkau, bi okelarako ta bat azittarako. azittárako lága. (c). Destinar a labores de reproducción. Ixko ori politta da ta azittarako lagakou. Inoiz, adar-soinuan entzun izan da pertsonez ere: Soldauxkara ez oiala? Ez, zera, i azittarako lagako abe... Hazitarakoa hiltegitik libratzen den bezala, ba... soldadutzatik.