Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
autsontzi. 1. autsontzi, autsontzíxa. (b). izena. Cenicero. 2. autsontzi, autsontzíxa. (d). izena. Labearen barrena, erregaiaren hautsa geratzen zen lekua. Autsa etaatzeko be kaiñua garbi bia zan, da lenengo eitten zan autsontzixa. Cand. Harrizko arku baten azpian errekina erretzen zenez, honen hautsa geratzen zen leku horri ematen zitzaion autsontzi izena.
auts-trápu, auts-trapúa. (d). izena. AUSTRAPU, AUSTROPO. Lixiba tinan egosten zenean hautsa arropekin nahas ez zedin iragazki bezala jartzen zen izara. AUSTRAPU ahoskatu ohi da. Don.k dio eurek austrópo deitzen ziotela. Ondorengo esapidea ere eman digu: etxeko austrapúa izan. (d). esapidea. ETXEKO AUSTROPÚA IZAN. Etxeko guztien kulpak edo akatsak bere gainera erori. I izengo aiz zuen etxeko austropúa. Don.
autu. 1. áutu, áutua. (d). izena. (Eibar) "Asunto, suceso, incidente. Autua zan, batak zor zetsala bestiari. Euren artian sortu zan autu bat burrukarakua. 2. áutu, áutua. (d). izena. (Eibar) Esamesa, berriketa. Autua ugari eta formalidade gutxi./ Elgetan ez ebillen beste auturik, zezenak gora ta zezenak bera. (SM Ezten)