Hiztegia
aurréra-sárda, aurréra-sardía. (b). izena. Sarda zuzena, hortzak aurrera begira dituena. Rastro con las púas hacia adelante. Burdixa kargatzeko aurrera sardia bia da. Sin. sarda-zuzen. Ik. atzéra-sárda.
áurreraka. (a). adberbioa. Hacia adelante. Aspaldixan, aurreraka juan biarrian atzeraka goiaz./ Aurreraka sartukot autua?
Sin. áurreruzka.
aurrerakára, aurrerakaría. (b). izena. Avance, progreso. Zure semiak aspaldixan aurrerakara aundixa ein ddau eskolan.
aurréra-kárga, aurréra-kárgia. (b). izena. Exceso de carga en la parte delantera. Ant. atzéra-kárga.
áurrerako izan. (c). Abere gazte bat bizitarako, hazteko, izan. Biaie bat okelarako dok eta bestia aurrerako. Ik. bizittaráko.
aurrerapíde. 1. aurrerapíde, aurrerapidía. (d). izena. Aurrera egiteko bidea. Pie a avanzar en algo. Banaukan berakin egun batzuk pasatzeko gogua, baiña berak pe etzostan aurrerapide aundirik emun da 2. aurrerapíde, aurrerapidía. (d). izena. Progreso, adelanto. Urtiak joan eta urtiak etorri, eta euskera asuntuan ezta aurrerapideik ikusten.
aurrera-puntada, aurrera-puntadia. (Antzuola) "Josterakoan aurreraka egiten den puntada." (LarAntz).
aurrerátu. 1. aurrerátu. (b). du aditza. Ganar, avanzar, adelantar. Zer aurreratzen dou umia ikastolara bialtziakin, etxian erderaz eitten badau./ Lanak bastante aurreratuta dauzkat eta jai artu biot.
Sin. adelantau. 2. aurrerátu. (b). du aditza. Ahorrar dinero. Ogei milla pezeta aurreratu zittuan soldauxkan.
áurrerutz. (a). adberbioa. Aurrerantz. En dirección hacia adelante. Zuek nai bozue, geldittu; gu aurrerutz goiaz.
áurreruzka. (a). adberbioa. Hacia adelante. Sin. áurreraka.
aurrésku, aurreskúa. (a). izena. Dantza ezaguna. El aurresku. An arasan jarritta iñok etaratzeko zaiñ. Asko aurreskuak eta, porsiakaso be presente. Sot. (AA BergEus)
aurreskua etara. "Salir a la plaza con la cuerda formada de dantzaris para bailar la sokadantza o aurresku. Lehen aurreskua ataratzen zan sanjuanetan."(SB Eibetno).
áurretiko, áurretikua. (c). izenlaguna. Aurrekoa, lehenagokoa. Etxian ilddia lagatzia ezala ona, ori esate eben gure aurretiko zarrak. Hil. (AA BergEus)./ Zein da txandan nere aurretikua?
"Aurretiko zarrak" esan ohi da "arbasoak" zentzuan. aurretiko lanak euki. (c). esapidea. Beste lehentasun batzuk izan. Aura eztator ama bisittatzera, arek aurretiko lanak dauzka.
áurrez. (b). adberbioa. De antemano, con antelación. Aurrez jakiñ izan baneu etorriko nitzan.
Sin. aurréz áurre.
áurten. 1. aurten. (a). adberbioa. Urte honetan. En este año. Aurten negu gogorra ein ddau.
2. Aurténa. toponimoa. ÁURTENGUA. Juan San Martinek dionez, Auzo batean edo zenbait etxe dagoen tokian, erdikoari esaten zaio Aurtena edo Aurtenetxe. Eibarren Arrate-balleko Kutunegieta auzoan erdian dagoena Aurtenetxe da; eta Aginaga auzoan Mundio-mendi maldan dauden hiru basarrixak Arando-guena, Arando-aurtena eta Arando-barrena. Bergarako Mekolalden ere bada Lesarri Aurtengua.
áusi. 1. áusi. (c). du aditza. Quebrar. Zentruan dago iztarrazurra ausitta. Hezurrei buruz erabiltzen da ia bakarrik; osterantzean apurtu.
2. áusi. (c). du aditza. (Oñati) Likidoren bati (ura, esnea...) hotza kendu, baina berotu gabe. Esnia ausitta dago, baiña gura badozu berotu be egingo dotzut.
3. ausi, ausíxa. (d). izena. Rotura, quebradura (de un hueso). Radiografixan garbi azaltze i da ausixa.
Sin. apurtu. 4. áusi. Ik. baráua áusi.