Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
atzámarka eiñ
atzéra-sárda
atzéra-sárda, atzéra-sárdia. (b). izena. Hortzak behera begira dituen sarda.   Rastro con las púas hacia abajo. Burdixa usteko atzera-sardia onena. Sin. sarda-oker. Ik. aurréra-sárda, sárda.
atzéra-áurrera. 1. atzéra-áurrera, atzéra-áurreria. (b). izena. Joan-etorria.   Viaje de ida y vuelta. Neuk pe eztakitt zenbat atzera-aurrera ein ddoten dentistiana./ Beste atzera-aurrera pare bat eiñ tratoriakin, da bagoiazek etxera. Sin. joan-etorri. 2. atzéra-áurrera, atzéra-áurreria. (c). izena. Jende edo ibilgailu mugimendua. Egundoko atzera-aurreria dabill gaur kamiñuan. Sin. joan-etorri.
atzerabíde, atzerabidía. (d). izena. Eragozpena.   Obstáculo. Belaxe eingoittugu zure papelak eta atzerabiden bat bada, abixaukotsugu.