Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
atz-kapela
átzera
átzera. 1. átzera. (a). adberbioa. Berriro.   Otra vez, de nuevo. Baiña zer? Atzera be lengo moduan, ala? Sin. berriz, berriro. Sin. barríro, bárriz. 2. átzera. (a). adberbioa. Hacia atrás. Joan zaittez atzera. Ganaduari ere atzera egin dezan átzera! esaten zaio, edo atz-atz! . Ant. aida!. átzera bota. (b). esapidea. Rechazar. Caja Ahorros-eko oposiziñotan, lau ez, beste guztiak lelengo prueban atzera botaittue. atzera eiñ. (b). aditza. Retroceder, desistir. Preziua jakin dabenian atzera ein dabe. atzera eraiñ. (c). Hacer retroceder o desistir. Gero Amabirjiñiena sartu oskuen da San Antonionai atzera erain oskuen. Fran. (AA BergEus). átzeraka bótatzeko modukúa. (c). esapidea. Usain txarrekoa, ia beti. Txakurra atzeraka botatzeko moduko usaina jeukan. ez atzera eta ez aurrera geratu. (c). esapidea. Ezinean geratu. Gure arteko problemia ez atzera eta ez aurrera dago./ Kotxiakin ez atzera eta ez aurrera geldittu giñan. 3. átzera, átzeria. (d). adjektiboa. Atzeratua. Haurrengatik batik bat.   Retrasado, -a. Txikittan ori oso atzeria zan da ikusi oiñ noraiño aillegau dan. Ik. áurrera, atzerátu.
atzéra-kárga, atzéra-kárgia. (c). izena. Gurdiak edo beste edozerk edukitzen duena atzealdea gehiegi kargatuz gero.   Exceso de carga en la parte trasera del carro, camión, etc. Atzo azelakotxe atzera-kargia eruan giñuan etxera. Mozkor handiagatik ere esan ohi da, umorez: Atzo azelakotxe atzera-kargia eruan giñuan etxera. Ant. aurréra-kárga.
atzéra-sárda, atzéra-sárdia. (b). izena. Hortzak behera begira dituen sarda.   Rastro con las púas hacia abajo. Burdixa usteko atzera-sardia onena. Sin. sarda-oker. Ik. aurréra-sárda, sárda.