Hiztegia
atebúru, ateburúa. (c). izena. Kanpoko atezuloaren goi partea. Dintel (zentzu zabalean). Erremu eguneko kurutzia ateburuan ipintzen da. Don.
Ik. giltzáarri, kargádero. ateburúko, ateburukúa. (a). izena. Ate gainean egoten den egurra edo harria. Atea baino zabalagoa izan behar du, eta sendoa, goiko pisuari euts diezaion. Bai, ari ateburukua. Don.
ateérdi, ateerdíxa. (d). izena. Atea goi eta behe, bi zatitan partitua dagoenean, goiko partea. Hoja superior de la puerta. Atia, ta goikuai ateerdíxa. Don.
Behekoa ate, soilik. Sin. atesaiétera.
ategórri, ategorríxa. (d). izena. Uberan hala esaten zaio hilerriaren kontra dagoen bataiatu gabekoen edo "gorrien" kanposantu txikiari. Ez ei dago inor lurperatuta. Kanposantu gorrixa ere esaten zaio.