Hiztegia
astó-toki, astó-tokixa. (c). izena. Bergarako kalean zegoen baserritarren astoak edukitzeko estalpea Burrería. Plazara tratuakin zetozen basarrittarrak asto-tokixan lotzen zeben astua.
Kaletarrek burrerixía ere deitzen zioten.
asto zúri, asto zuríxa. (adierazkorra.) Ohearen metafora. Ondorengoaren gisako esapideetan, edo esaldi umoretsu edo metaforikoetan. asto zurixán tripára joan. (c). esapidea. ASTO ZURIXAN GAIÑERA SALTO EIÑ, ASTO ZURIXAN TRIPAN LO EIÑ. Ohera joan esateko modu umoretsua. Bueno, ni beste tragotxo bat jo eta astozurixan tripara noia.
Loaren pertsonifikazio gisa ere bai, izen propio gisa: Asto Zuri etorri jatzu? Logureak zaude?, alegia.
astrápala, astrápalia. (d). izena. Zalaparta. Gaur berandu jaiki non eta or ibili non goiz guztia astrapala baten./ Zuk astrapalia ugari ta lan gutxi./ Txirrita Plazentzian bizi izan artian, gertaera bat zala-ta naikua astrapala sortu zan. (SM Zirik).
astrápalaka. (d). adberbioa. Presaka, korrika, zalapartaka. De prisa y corriendo, atropelladamente. Etxe-alderia izan dou ta agostu guztia ibili ga astrapalaka.
Astrapalia darixola ere bai.
ástun, astúna. (a). adjektiboa. Pesado, -a. Turroia oso astuna da estomagurako. Ant. áriñ. Ik. kapárra, pixútsu, probárri.
astúndu. (b). da-du aditza. Ponerse pesado, aumentar de peso. Egurra, busti ezkero, astundu eitten da. Hona hemen hitza erabiltzen den beste testuinguru batzuk: Euri onekin lurra asko astundu da./ Egualdixa asko astundu dau./ Beixa badoia astunduaz (edo umeastunduaz) eta ez etara larrera.
Ik. umeastúndu.
ásun, asúna. (a). izena. . Urtica dioica. Ortiga. Gure bernak sarri igurtzi izan dituen landare ezaguna. Sendabelar bezala erabilgarritasuna handia du. Beltzixka denean asun beltza deitzen zaio.
asúnar, asúnarra. (d). izena. . ASUNARRABIXA. Lamiun purpureum. Asun honek ez du pikatzen. Beste asunen inguruan egoten da.
asun-berótu, asun-berotúa. (c). izena. ASUN-BAIÑU, ASUN-BLASTIO. Asunekin emandako blastioa, zenbait gaitzetarako sendagai bezala erabili ohi dena. Azote de ortigas, método contundente usado contra algunas afecciones. Gripia daukakela? Ori eztok ezer. Kendu erropia ta neuk emungostat asun-berotu bat./ Gure aittajuna-zanak sarri artzen zittuan asun-berotuak.
atabal, atabala. izena. "Atabala tanbor zapal eta zabala da, gerrira lotzen da eta esku bikin jotzen da." (SB Eibetno).
atabalero, atabalerua. izena. "Musika taldietan atabala joten dabena, ritmua jartzeko." (SB Eibetno).
átai, átaixa. (a). izena. Ataria. Portal, atrio. Gaur ataixan bazkalduko dou, freskuao egongo ga ta. Ateaurreari ere deitzen diote batzuek: Ataixan zeren freskuran prixa barik. RSBAPen hiztegi proiektuan (Ik. sarrera eta bibliografia) zera topatu dugu: "La voz simple aria con la significación de zaguán, o entrada de una casa, solo es corriente y se entiende en Vergara (o lo menos en Guipúzcoa) siendo así que la voz compuesta Ataria es usual en todo el País Bascongado, para significar la puerta principal o frente de la casa, de manera que para expresar que un hombre se halla a las puertas de su Casa, se dice: atarian dago. De la observación del siginificado de la voz simple Arija, compuesta de de ate Puerta, y arija Zaguán, se colige que la voz simple arija es lexitimamente Bascongada y debe extenderse a todos los Dialectos en la misma significación que tiene en Vergara." Gure lagun baten amamak erabiltzen omen zuen arixa atari esateko. (Soraluze).
atáju, atajúa. (a). izena. ATAJO. Atajo. Atajutik joanda lenao aillegauko zate. Bidezidor zentzuan ere bai, bidezidorretik atajatu egin ohi delako edo.
atajúa artu. (b). Atajar, coger un atajo. Ataju aundixa artzen da Landatik Ozaetara joateko.
atáka, atakía. (d). izena. Labe-ahoa. Ogi, kare edo beste edozein laberena. La boca del horno. Atakia zabaldu eitte akon, da geo beetik etaa karia, atakati. Cand.
Ik. labe-atáka.