Hiztegia
ásun, asúna. (a). izena. . Urtica dioica. Ortiga. Gure bernak sarri igurtzi izan dituen landare ezaguna. Sendabelar bezala erabilgarritasuna handia du. Beltzixka denean asun beltza deitzen zaio.
asúnar, asúnarra. (d). izena. . ASUNARRABIXA. Lamiun purpureum. Asun honek ez du pikatzen. Beste asunen inguruan egoten da.
asun-berótu, asun-berotúa. (c). izena. ASUN-BAIÑU, ASUN-BLASTIO. Asunekin emandako blastioa, zenbait gaitzetarako sendagai bezala erabili ohi dena. Azote de ortigas, método contundente usado contra algunas afecciones. Gripia daukakela? Ori eztok ezer. Kendu erropia ta neuk emungostat asun-berotu bat./ Gure aittajuna-zanak sarri artzen zittuan asun-berotuak.