Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
astiáldi
astoputz
astó-sílla, astó-síllia, -ak. (d). izena. Astoari gainean jartzen zaizkion egurrezko angailak. Ik. ángailla, txálma.
astosóka, astosokía. (d). izena. Astoari banastak eta lotzeko soka. Eskusokak iru metro t´erdittik laura, eta gero astosokia, astuan banastak eta lotzekua, aura sei bat metro ingurukua. Sendoera berdiñian baiña luziaua. Don. Ik. eskusóka.
astó-toki, astó-tokixa. (c). izena. Bergarako kalean zegoen baserritarren astoak edukitzeko estalpea   Burrería. Plazara tratuakin zetozen basarrittarrak asto-tokixan lotzen zeben astua. Kaletarrek burrerixía ere deitzen zioten.
asto-txalma, asto-txalmak. Ik. txálma.
asto zúri, asto zuríxa. (adierazkorra.) Ohearen metafora. Ondorengoaren gisako esapideetan, edo esaldi umoretsu edo metaforikoetan. asto zurixán tripára joan. (c). esapidea. ASTO ZURIXAN GAIÑERA SALTO EIÑ, ASTO ZURIXAN TRIPAN LO EIÑ. Ohera joan esateko modu umoretsua. Bueno, ni beste tragotxo bat jo eta astozurixan tripara noia. Loaren pertsonifikazio gisa ere bai, izen propio gisa: Asto Zuri etorri jatzu? Logureak zaude?, alegia.