Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ásti
asto-próba
asto-próba, asto-probía. (c). izena. Prueba de arrastre de piedra con burro.
astó-sílla, astó-síllia, -ak. (d). izena. Astoari gainean jartzen zaizkion egurrezko angailak. Ik. ángailla, txálma.
astosóka, astosokía. (d). izena. Astoari banastak eta lotzeko soka. Eskusokak iru metro t´erdittik laura, eta gero astosokia, astuan banastak eta lotzekua, aura sei bat metro ingurukua. Sendoera berdiñian baiña luziaua. Don. Ik. eskusóka.
astó-toki, astó-tokixa. (c). izena. Bergarako kalean zegoen baserritarren astoak edukitzeko estalpea   Burrería. Plazara tratuakin zetozen basarrittarrak asto-tokixan lotzen zeben astua. Kaletarrek burrerixía ere deitzen zioten.
asto-txalma, asto-txalmak. Ik. txálma.