Hiztegia
astalarrósa, astalarrosía. (c). izena. . ASTOLARRÓSA. Rosa canina. Rosal silvestre, tapaculos. Bide bazterretan, sasi artean, etab., berez hazten den basoko larrosa. Zurixkak edo arrosak izan ohi dira gehienak. Bere fruitu gorria sikatzeko erabili izan da, eta hortik erdal izena. Zizare nagusia (solitaria) botatzeko ere balio duela uste da.
ástama, ástamia. (d). izena. ASTAIÑ (EIB.). Burra. Ástamian esniagaz osatu nintzan euki neban gaitz batetik. (Etxba Eib)
astapékotz, astapekótza. (c). izena. ASTOPEKOTZ. Asto kaka. Excremento de burro. Beiñ Erregenetan, astapekotzak papelian kurioso-kurioso batu ta zapatan ipiñi josten.
Ik. astapiku.
astapíku, astapikúa. ASTOPIKU. 1. astapiku, astapikúa. (c). izena. Astoaren korotza, bekorotza (umorezkoa). Excremento de burro. Ik. astapékotz. 2. astápiku, astápikua. (c). adjektiboa. Majadero. Ik. astákerten. 3. astapiku, astapikúa. (d). izena. Basapikua.
astápistola, astápistolia. (c). izena. ASTOPISTOLA. Astapotroa. Anaia be astapistola majua dok.
Sin. astápistola.
astápotro, astápotrua. (c). adjektiboa. ASTOPOTRO. Ausarta, kirtena. Bragado, aguerrido, gamberro. Astapotro bat zuan bizikletan./ Kuadrilla orretakuak astapotro batzuk dittuk. Segun eta nola esaten den, izan daiteke edo ausarta edo kaskajoa.
Ik. astákerten.
astáputz, astapútza. (b). izena. . ASTOPUTZ. Lycoperdon sp.. Cuesco de lobo. Zelaietan hazten den perretxiko borobila. Zahartzen denean hauts beltzez betetzen zaio barrua. Sin. putzustel. (Lar Antz). astoputz aundi. izena. (Eibar) Langermania gigantea. Bejin gigante. (SB Eibetno).
ástar, ástarra. (b). izena. Burro macho. Zuen umiak astarra baiño arrantza aundixauak eittu.
Ant. astoéme. astarraldixa euki. esapidea. (lagunartekoa.) TSE B. (argot). Gizonezkoa sexu gogoz, "altan", egon. Estar cachondo; caliente. Zer astarraldixa, ala? Torero tipua hartzen dok-eta. (TSE Berb)
áste, astía. (a). izena. Semana.
astero. (a). adberbioa. Aste guztietan.
astían-astían. (c). adberbioa. Astero. Arek sidolakin danak astian-astian. Aniz.
Ik. zortzíxan-zortzíxan.
astebéte. (a). izena. Espacio de una semana. Oinddio astebete bia dabe etxia akabatzeko. Artikulurik gabe.
asteburu, asteburua. izena. Aste bukaera. Hitz sartu berri samarra dirudi. Ia datorren asteburuan atemarkua aldatzen doun. Sin. astégoen.
astégoen, astégoena. (d). izena. Asteburua. Fin de semana. Jeneralmente guk ola usatzen giñuan astian lelengo egunetan iltzia (txerria). Astegoenera, jaixa datorrela txarri-gobiernua eitteko, ero bestia dala ta. Don.
astégun, astegúna. (a). izena. Lan eguna. Día de labor. Astegunian jaiegunian baiño obeto ibiltzen da. Ant. jaiégun. astégun buru-zúri, astégun buru-zuríxa. (d). esapidea. ASTEGUN GORRI (OÑ.). Aste egun arrunta. Eguneroko normaletik kanporako zerbait egiten denean ondorengoaren gisako esaldiak egin ohi dira: Astegun buruzurixan da dantzara? Au dok jiria au. Sin. astegun soill.
astélen. 1. astélen, astélena. (a). izena. Lunes. 2. astélen, astélena. (b). izena. Ajea, "bixamona". Galbana, resaca. Egundoko astelenakin joan nintzuan lanera.
ásti, astíxa. (a). izena. Tiempo disponible. Eztaukat ezertarako astirik.
arnasia artzeko asti barik. (b). esapidea. Jesus baten, derrepente.
Arnasia artzeko asti barik eran juan botillia. Presaka eta korrika zentzuan ere entzun daiteke. txixa eitteko astirik pez. (b). esapidea. Guztiz lanpetuta edo okupatuta. Aspaldian etxaukat txixa eitteko astirik pe.