Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
astákillo
astélen
astélen. 1. astélen, astélena. (a). izena. Lunes. 2. astélen, astélena. (b). izena. Ajea, "bixamona".   Galbana, resaca. Egundoko astelenakin joan nintzuan lanera.
asté sántu, asté sántua. (a). Semana Santa.
ásti, astíxa. (a). izena. Tiempo disponible. Eztaukat ezertarako astirik. arnasia artzeko asti barik. (b). esapidea. Jesus baten, derrepente. Arnasia artzeko asti barik eran juan botillia. Presaka eta korrika zentzuan ere entzun daiteke. txixa eitteko astirik pez. (b). esapidea. Guztiz lanpetuta edo okupatuta. Aspaldian etxaukat txixa eitteko astirik pe.
astiáldi, astialdíxa. (b). izena. Denbora librea dugun unea.   Momento de tiempo disponible. Urrengo astialdixa daukatenian illia moztu biot.
astígar, astigárra. (d). izena. . Acer campestre. Azkarra.   Arce. Don.k dio azkar esan ohi dela, baina astigar ere uste duela baietz. Sin. azkar.
astínddu. 1. astinddu. (b). du aditza. Sacudir, bien sea una alfombra, bien sea una paliza. Astindduizu jertse ori, zuri-zuri daukazu ta./ Danen artian majo astinddu zeben. Eskuz arropa garbitzerakoan igurtzi eta eragiteari ere bai. Jabondu, da gero uretan, urkorrientan, ur garbixan, astinddu. Don. 2. astinddu, astinddúa. (b). izena. Sacudida, paliza. Alfonbra orrek astinddu bat pe artuko leuke ba./ Astinddu ederra emon zotsan Retegik Ariñori.
astíro. (b). adberbioa. Poliki, soseguz.   Despacio, sin prisas. Egun baten etorri gurera ta astiro-astiro berba eingou. Astíros dio Don.k. Topiña. Anka barekua. Babalapikua gertatzeko be bai... Astiros gauzia eitteko zan ori. Astirosao eitten dok or gauzia. Don./ Astirosao lan eiñ. Don. Ez diot besteri entzun. Ik. mántso, políki, sosíuz.