Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
asmatzáille
astánaparri
astánaparri, astánaparrixa. (c). izena. Viruela loca, varicela. Gure umiak astanaparrixa dauka.
astapékotz, astapekótza. (c). izena. ASTOPEKOTZ. Asto kaka.   Excremento de burro. Beiñ Erregenetan, astapekotzak papelian kurioso-kurioso batu ta zapatan ipiñi josten. Ik. astapiku.
astapíku, astapikúa. ASTOPIKU. 1. astapiku, astapikúa. (c). izena. Astoaren korotza, bekorotza (umorezkoa).   Excremento de burro. Ik. astapékotz. 2. astápiku, astápikua. (c). adjektiboa. Majadero. Ik. astákerten. 3. astapiku, astapikúa. (d). izena. Basapikua.
astápistola, astápistolia. (c). izena. ASTOPISTOLA. Astapotroa. Anaia be astapistola majua dok. Sin. astápistola.
astápotro, astápotrua. (c). adjektiboa. ASTOPOTRO. Ausarta, kirtena.   Bragado, aguerrido, gamberro. Astapotro bat zuan bizikletan./ Kuadrilla orretakuak astapotro batzuk dittuk. Segun eta nola esaten den, izan daiteke edo ausarta edo kaskajoa. Ik. astákerten.
© Jaione Isazelaia
astáputz, astapútza. (b). izena. . ASTOPUTZ. Lycoperdon sp.. Cuesco de lobo. Zelaietan hazten den perretxiko borobila. Zahartzen denean hauts beltzez betetzen zaio barrua. Sin. putzustel. (Lar Antz). astoputz aundi. izena. (Eibar) Langermania gigantea. Bejin gigante. (SB Eibetno).
ástar, ástarra. (b). izena. Burro macho. Zuen umiak astarra baiño arrantza aundixauak eittu. Ant. astoéme. astarraldixa euki. esapidea. (lagunartekoa.) TSE B. (argot). Gizonezkoa sexu gogoz, "altan", egon.  Estar cachondo; caliente. Zer astarraldixa, ala? Torero tipua hartzen dok-eta. (TSE Berb)