Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
askua
astalarrósa
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
astalarrósa, astalarrosía. (c). izena. . ASTOLARRÓSA. Rosa canina. Rosal silvestre, tapaculos. Bide bazterretan, sasi artean, etab., berez hazten den basoko larrosa. Zurixkak edo arrosak izan ohi dira gehienak. Bere fruitu gorria sikatzeko erabili izan da, eta hortik erdal izena. Zizare nagusia (solitaria) botatzeko ere balio duela uste da.
ástama, ástamia. (d). izena. ASTAIÑ (EIB.). Burra. Ástamian esniagaz osatu nintzan euki neban gaitz batetik. (Etxba Eib)
astánaparri, astánaparrixa. (c). izena. Viruela loca, varicela. Gure umiak astanaparrixa dauka.
astapékotz, astapekótza. (c). izena. ASTOPEKOTZ. Asto kaka.   Excremento de burro. Beiñ Erregenetan, astapekotzak papelian kurioso-kurioso batu ta zapatan ipiñi josten. Ik. astapiku.
astapíku, astapikúa. ASTOPIKU. 1. astapiku, astapikúa. (c). izena. Astoaren korotza, bekorotza (umorezkoa).   Excremento de burro. Ik. astapékotz. 2. astápiku, astápikua. (c). adjektiboa. Majadero. Ik. astákerten. 3. astapiku, astapikúa. (d). izena. Basapikua.
astápistola, astápistolia. (c). izena. ASTOPISTOLA. Astapotroa. Anaia be astapistola majua dok. Sin. astápistola.
astápotro, astápotrua. (c). adjektiboa. ASTOPOTRO. Ausarta, kirtena.   Bragado, aguerrido, gamberro. Astapotro bat zuan bizikletan./ Kuadrilla orretakuak astapotro batzuk dittuk. Segun eta nola esaten den, izan daiteke edo ausarta edo kaskajoa. Ik. astákerten.