Hiztegia
arúzko, aruzkúa. (b). izena. El viaje de ida. Aruzkua ondo ein giñuan baiña onuzkua negargarrixa izan zan./ Aruzkua biar da eta onuzkua domekan.
Ant. onuzkúa. Ik. orrúzko. aruzkúan. (b). En el viaje de ida. Ogixa, aruzkuan artukot Bolintxon.
arzípreste, arzíprestia. (b). izena. ARTXÍPRESTE. Arcipreste. Arziprestiak eta beste iru abadek emun dabe mezia.
asakan ibili. esapidea. (Aramaio) "Sobera ibili, erosotasun handian.
Bai, gulerixie auxe ron, asakan zabitze zueik, asakan." (Orm Aram).
asarre. 1. asarre. (a). adberbioa. Enfadado, a disgusto. Asarre nago zurekin.
"Arpegia kolore barik" dio San Martinek, haserre egoera adierazteko: Euren artian Anakabe, arpegia kolore barik eta amorruaaz dardaraka. (SM Ezten). Ant. aixkíre. 2. asarre, asarría. (b). izena. Haserrea. Enfado, ira. Pasau jatzu lenguneko asarria? 3. asárre eiñ. (a). dio aditza. Errieta egin. Reñir a alguien, reprender. Amak asarre ein ddost.
4. asarre. Ik. azárre.
asarreáldi. 1. asarrealdi, asarrealdíxa. (b). izena. Momento de enfado, de cólera. Ori entzun nebanian asarrealdi bat izan neban baiña laster pasau jatan.
2. asarrealdi, asarrealdíxa. (c). izena. Errietaldia. Reprimenda, bronca. Maistriak asarrealdixa ein zostan deberiak ez eittiaaittik. Sin. brónka, errespenzíño.
asarrétu. (a). da-zaio aditza. Enfadarse. Trankil esaixozu, ezta orregaittik asarretuko ta. Adinekoek Nor-Nori bezala ere erabiltzen dute. Aittai asarretzen bajako ikusikozue Ik. berotu, pentsáu. Asarretziak bi lan dauzka: asarretzia ta aixkiratzia. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
ase. 1. ase. (b). da aditza. Hartarse, saciarse. Aseezinddako egarrixa daukat.
Edanari buruz gehiago janari baino. Gosiak baiño kalte geixao eitten dau asiak. (d). esaera. Natibittate, ase ta bete. (b). esaera. Jateko eta edateko eguna Natibittate. Ik. Natibittáte eguna. 2. ase. (b). da aditza. Aumentar de volumen por la humedad, empaparse. Atia aseta dago ta ezin da itxi./ Euri onekin lur guztiak ase-ase eindda dare.
Sagardo barrikak ere ase egin behar izaten dira erabili aurretik, urez beteta edukiz. Asetzeko, jarixoik euki eztaixen; barrikak ase. Don.
aséguru, aségurua(k). izena. ASÉGURO. Los seguros (La Seguridad Social, etc). Aseguruak pagatzen ainbeste urtian jardun da gero erretiro negargarri bat kobratzeko./ Aseguru barik ni enajoiak lanera.
Pluralean gehienetan.
asentau. 1. asentau. (a). da aditza. Asentarse. Ogetamar urterarte ezta asentatzen gaurko gazte asko.
2. asentau. (d). Etxegintzan, egurrak jasaten dituen pisuak edo sortutako tentsioak orekatu. Suelua jartzeko [ohola] zuzena baldin bada ta bestia okerra, suelua be ezin leike asentau. Juantxo.
Asentzío. (b). toponimoa. Intxorta barreneko lautadan, Angiozar eta Elgeta artean dagoen parajea eta ermita. Paraje y ermita de la Ascensión, entre Angiozar y Elgeta. Txikittan urtero juaten giñan Asentziora.
Asentzío egún, Asentzío egúna. El día de la Ascensión.
Asentzióko potzu. ASENTZIÓKO POTZÚA. Asentzion dagoen berezko putzua.
asentzío bedar, asentzío bedarra. (d). izena. . Ez dakigu bere izen zientifikorik eta erdarazkorik. Kirtena eta loreak zurixkak ditu. Infusioan hartuta jateko gogoa egiteko eta bizioak akabatzeko erabiltzen da. Kutunaren barruan joan ohi den belarretariko bat.
ásero. (d). adjektiboa. Nasai. Arropei eta zapatei buruz bakarrik entzun dugu. Holgado. Zapata asero xamarrak erosi mutikuei, azten dare ta./ Prakak oso asero dauzkat. Antzina ohitura zen zapatak, arropak eta abar asero xamarrak erostea, luzaroan balio izan zezaten. Etim.: ase+-ro (atz. modala), ziurrenik.
asétu, asetúa. (c). izena. Asealdia. Goseak genden, baiña asetu ederra artu giñuan zure amak preparau zoskunakin.
asienta, asientie. (Aramaio) Lurra.
Ba orduen oneik danok gari tte arto oten zien asienta danak. (Orm Aram).
asiento, asientúa. (b). Jarlekua.
Etzeuan asientoik libre. asientua artu. (d). aditza. Asentar las primeras piedras para la correcta construcción de la bóveda. Asientua artutakuan, geo ta aurrerau, geo ta aurrerau, labian moruan, igual-igual, arku bat eitten dan moruan, zerrau eitte zan. Cand.
así ke. (c). juntagailua. Así que. Oiñ balitza iru egunian akabauko litzakek gerria”. Da gero iru urte iraun zaban. Asi ke... Klem.
áska. 1. aska, askía. (b). izena. Ganadu-aska. Pesebre. Botaixozu txalai pentsua askara.
Sin. ganau-áska. 2. aska, askía. (b). izena. (Ubera) Alberga, uraska. Abrevadero. Eruaizu beixak askara.
Ik. álberga.
askáurre, askáurria. (c). izena. Ganadu-asken aurreko pasiloa. Askaurrian laga dot sendorra./ Gure anaia be, Azpilletakua, aura be kamillero, da ementxe gau batian, da askaurrian bota lastua ta lo ei-ben. Ben.