Hiztegia
ase. 1. ase. (b). da aditza. Hartarse, saciarse. Aseezinddako egarrixa daukat.
Edanari buruz gehiago janari baino. Gosiak baiño kalte geixao eitten dau asiak. (d). esaera. Natibittate, ase ta bete. (b). esaera. Jateko eta edateko eguna Natibittate. Ik. Natibittáte eguna. 2. ase. (b). da aditza. Aumentar de volumen por la humedad, empaparse. Atia aseta dago ta ezin da itxi./ Euri onekin lur guztiak ase-ase eindda dare.
Sagardo barrikak ere ase egin behar izaten dira erabili aurretik, urez beteta edukiz. Asetzeko, jarixoik euki eztaixen; barrikak ase. Don.