Hiztegia
artólapiko, artólapikua. (c). adjektiboa. Tontolapikoa, txorimaloa. Bobo, lelo (no es tan insultante). I, artolapiko, nun jarek nere giltzak? Ik. tontólapiko, artabúru.
artózuritze, artózuritzia. (c). izena. ARTÁZURITZE, ARTAZURIKETA, ARTOZURIKETA. Artaburuari maluta kentze lana. Gu mutikotan arto-zuritze asko einddakuak ga./ Afaldu aurretik artazuritzia izate zan erresaixua esanaz. (Lehenago artozuritzea errondarekin lotua joan ohi zen): Artozuritzia esaten jakon, da berakin batera errondia; ola jente... auzokuak, jente mordua batzen, gaztiak jeneralmente. Artozuritzia-ta, ba artozuritzia: errondia, jolasa. Artua zurittuaz jolasa. Ipuiñak kontau, argimutilla bota ipurdiaz gora-ta, atzamarka ibilli tta (barreak). Don. Ik. érronda.
ártu. 1. artu. (a). du aditza. Tomar, coger.
ártzekuak artu. (c). Zartadak hartu. Aitta makilliakin etorri jakon da arek artu zittuan artzekuak.
ártzekuak euki. (b). esapidea. ÁRTZEKUEKIN EGON. Oinarririk gabe kexatu, arrazoirik gabe minduta egon. Berandu baten aillegau zan da ala ta be artzekuekin zeuan./ Berak euki zittuan akzidentian kulpa guztiak da oinddio be artzekuak dauzka.
bat artu. (c). esapidea. Ondo konpondu elkarrekin. Uztarripe baten eztabe bat artzen (idi) orrek. (Lar Antz).
2. artu. (a). du aditza. Harrera egin. Recibir. Eta ze moduz artu zaittu amandriak pa? 3. artu. (b). du aditza. Encoger. Algodoizko prakak asko artzen dabe.
urak artu. Encoger al lavar. Jertsia ziero nanotu jatan labadoran sartu ta urak artuta. 4. artu. (b). du aditza. Landarea errotu, jarri. Coger tierra una planta, prender, arraigar. Iru pago landara sartu nittuan da batek bakarrik artu dau.
lurra artu. (b). ARTU. Arraigar. Zuk sartutako lorak eztabe lurrik artu. 5. izena+artua. (d). Kutuna, begikoa. Orduan alkatian santuartuendako izaten zien kargu guztiak./ Kamioneruak taberna artuak eukitzeittue bazkaltzeko./ Aiztin parauero batek lo eitte zeban... Arek etxe artua zeban Aizti. (Lar Antz). Ik. santuártu.