Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
arréglu, arreglúa. (b). izena. Konponketa.   Arreglo. Eruan dot autua, ta esan doste arreglu txarra daukala./ Arreglu batera ailegau biakou, bestela Ik. konpónketa.
arreme, arremia. (Eibar) "Herramienta machiembra.   Arran eta emian lana batera egitten daben erreminttia." (SB Eibetno).
árren. 1. arren. (a). juntagailua. Nahiz eta. Juntagailu kontzesiboa.   Aunque. Ezin dda nai izan arren. 2. arren. (a). juntagailua. Xede-kausazko atzizkia.   -gatik. Angulak jatearren enitzake ezta etxetik pe urtengo.
arrera, arreria. (Antzuola) "Zerbait ondo hastea edo eramatea. Zerbait ondo doanean ere zera esan ohi da: Arrera ona doiar orrek lanian./ Zelako arreria doiarren fabrika orrek." (Lar Antz).
arrési. 1. arresi, arresíxa. (d). izena. ARRÁTZI. Errekako arrantzale tranposoek harriz egin ohi duten hesia arrainak errazago harrapatzeko.   Seto de piedras que ciertos pescadores tramposos hacen en el rio para pescar más fácilmente. Arratzixa ba, ibaixa alde bittatik, eta ipiñi arrixak alkarren gaiñian, erdira ura jun dailla, da erdi artan e esparbela-ero erreminttak egote zien peskarakuak. Aura ipiñi tta an arrapatzeko arraiñak; barbua asko egoten zan-da, aingirak pe bai-tta. Aniz. 2. arresi, arresíxa. (d). izena. (Ubera) Aldapan dagoen soroari eusteko egiten den horma. Sin. soórma.
arretxiko artu, eruan. (b). esapidea. ARRAITXIKO (EIB.). Norbait, umea gehienetan, bizkarrean hartu eta eraman. Aittak Antton arretxiko eruan eben Urbixaraiño. Ik. arréburroka.