Hiztegia
arrebatzako, arrebatzakua. (d). izena. Arreba ordekoa. Arrebatzakua eban baiña bere odolekua beste gura eban. (Etxba Eib)
arréburroka. (a). adberbioa. Batak bestea bizkarrean hartuta ibiltzean datzan haur jolasa. Juego que consiste en transportar a la espalda a alguien. Guazen arreburroka ibiltzera.
arréglau. 1. arréglau. (a). du aditza. Konpondu. Arreglar. Bizikletia arreglatzera eruan dot. Sin. konpondu. 2. arréglau. (a). da aditza. Moldatu. Arreglarse, apañarse. Zu trankill; bakarrik arreglauko naiz./ Eztie arreglau diru asuntuak. Sin. jirau, moldau, konpondu.
arréglu, arreglúa. (b). izena. Konponketa. Arreglo. Eruan dot autua, ta esan doste arreglu txarra daukala./ Arreglu batera ailegau biakou, bestela Ik. konpónketa.
arreme, arremia. (Eibar) "Herramienta machiembra. Arran eta emian lana batera egitten daben erreminttia." (SB Eibetno).