Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
arrátoi-tránpa
arre-arre ibili
arre-arre ibili. esapidea. (haur hizkera.) Asto edo zaldi gainean ibili.
árre!. (a). interjekzioa. Astoa astintzeko esaten den hitza.   Voz con la que se acucia al burro. Arre astua! . Ant. íso!. Bakoitzak bere astuai arre. esaera. Bakoitzak bere gauzak aurrera eraman. . arre edo iso egin. (c). esapidea. Zirt edo zart egin. Arre edo iso eitteko sasoia dozu zuk pe. arre-arre ibili. esapidea. (haur hizkera.) Asto edo zaldi gainean ibili.
arréba, arrebía. (a). izena. Hermana de hermano.
arrebaérdi, arrebaerdíxa. (c). izena. Guraso bat desberdina duen arreba.   Hermanastra (de hermano). Esan bi hitzetan ere bai: arréba erdíxa.
arrébato, arrébatua. (d). izena. ARRÉBATU. Zakarraldia, beroaldia.   Arrebato. Lelengo arrebatuan eskuan zeukan bringiakin jo juan buruan. Klem./ Eurixa grazia ederrian ein dau, beste arrebatu aren aldian beste gauza bat da au.
arrebatzako, arrebatzakua. (d). izena. Arreba ordekoa. Arrebatzakua eban baiña bere odolekua beste gura eban. (Etxba Eib)
arrebulluan. (d). adberbioa. Zalapartaka. Ardi danak arrebulluan datoz. Pedro.
arréburroka. (a). adberbioa. Batak bestea bizkarrean hartuta ibiltzean datzan haur jolasa.   Juego que consiste en transportar a la espalda a alguien. Guazen arreburroka ibiltzera.
arréglau. 1. arréglau. (a). du aditza. Konpondu.   Arreglar. Bizikletia arreglatzera eruan dot. Sin. konpondu. 2. arréglau. (a). da aditza. Moldatu.   Arreglarse, apañarse. Zu trankill; bakarrik arreglauko naiz./ Eztie arreglau diru asuntuak. Sin. jirau, moldau, konpondu.