Hiztegia
árrabete. (b). Esku baten luzeera. Palmo.
Arrabeteko aua dauka gutxienez./ Katu aura bada gutxienez iru arrabete luze. Sin. árra. Ik. azbéte, oinbéte.
arrábixa, arrábixia. (b). Amorrua. Rabia. Eztakizu zelako arrabixia emoten dostan. Gutxi erabilia, amorro da arrunta;. Zarrak barri, zarren konsolagarri eta gaztien arrabixagarri. (d). esaera. "Zer berri?" galderari eman ohi zaion erantzuna.
arradan. izena. (Eibar) "Probetan, harrixa tirakada bakarraz mobitzia. Eta esaten zuan Ik. ausíxan mobidu, etara....
arrágo, arrágua. (d). izena. Mea edo metala urtzen den ontzi txikia. Crisol. Grafitoz edo beste material erregaitzen batez eginda egoten da. Gehienetan burdinazkoak ez diren aleaziotarako erabiltzen da. Estalki batez babesten da metala sugarretatik. Sin. su-kátillu.
árrai. 1. árrai, árraixa. (d). izena. (Eibar) Hegazti harraparia orokorrean. Ik. míru, txitxalapur. 2. árrai, árraixa. Ik. Agárre-égi.