Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
armoníxa
arpáuso
armoníxa, armonixía. (c). izena. "Armonixan egon" esapidean erabilia batik bat. Ikusiko dugunez, armonixa ona edo txarra izan daiteke. Giro, lagunarte, barne-egoera, ona edo txarra, alegia, baina armonixan egon beti da urduri eta tenple txarrez egotea.   Armonía. Usado casi exclusivamente en los siguientes modismos. armonixán egon, pasau. (c). esapidea. Arduratan egon, urduri egon; zerbaiten zain, batik bat.   Estar nervioso, normalmente a la espera de algo. Alabia falta zan, da gau guztia armonixan egon naiz (edo pasau dot). Ik. ardurátan egon. armoníxa ederrían, onían egon, pasau, bizi. (c). esapidea. ONÍAN. Giro onian, lagunarte ederrez. Eskursiñuan izan ga. Armonixa ederrian pasau dou eguna./ Alkarrekin armonixa txarrian bizitzia baiño obe bakarrik. Baita armonixa txarrian. Alkarrekin armonixa txarrian bizitzia baiño obe bakarrik.
armora, armoria. (d). izena. (Oñati) "Armóra bat: cualquier montón de piedra." (Izag Oñ).
armózau. (a). du aditza. Gosaldu.   Desayunar. Beti prixaka armozatzen dot.
armózu, armozúa. (a). izena. Gosaria.   Desayuno. Gaur ze jan dozu armozutan?
armúka, armukía. (d). izena. Harkaitz txikia.   Peñasco. Ardixak armukapera joaten die billotxa ein barrixan keizpe billa.
arnása, arnasía. (a). izena. Aliento, respiración. . arnasa luziak artu. (d). esapidea. Suspirar. Ze, arnasa luziak artzen? Don. arnasía ártu. (a). du aditza. Respirar. arnasia artzeko asti barik. esapidea. Lanez gainezka, arrapataka. arnasía berótu. (a). zaio aditza. Arnasestuka hasi nekeagatik. Elgetara orduko majo berotu jakun arnasia. arnasía estútu. (b). zaio aditza. Arnasa oso jarraian hartu nekeagatik edo osasun arazoengatik. Arnasia estututa dauka ta eztakitt luzerako izango dan. arnasía gastáu. (c). zaio aditza. (eufemismoa.) Hil. Goizeko seirak aldera arnasia gastau jako. arnasía joan. (c). zaio aditza. Arnasa gabe gelditu. Baloiak estemanguan jo eta arnasia joan jako, ta etxako bela etorri. Arnasía etorri:arnasa bere onera etorri.
arnaséstu, arnasestúa. (b). izena. Jadeo, respiración sofocada. Eurixa asi zuan da aintxintxika joan nitzuan etxera arnasestu baten./ Oetik entzuten najuan txakurran arnasestua. arnaséstuka. (b). adberbioa. Jadeando. Arnasestuka etorri da txakurra.
arnásots, arnasótsa. (b). izena. Arnasa hartzerakoan egiten den zarata.   Ruido de respiración. Sartu jakun ikariakin etzan arnasotsik pe entzuten./ Baten baten arnasotsa sentidu neban ate onduan.
árnika bédar, árnika bedárra. (d). izena. . ÁRNIKA. Chelidonium majus. Celidonia. Ik. iódo bédar.
áro. 1. aro, arúa. (d). izena. Lurrarentzako giro ona.   Tiempo apropiado para la tierra. Au da arua garixak ereitteko. Gutxi erabilia, eta familia batzuetan bakarrik. Giro da arrunta. Ik. Súaro, zártzaro, giro. 2. aro, arua. (Eibar) Temple. Ik. tenple.
aról. 1. arol, aróla. (d). adjektiboa. I. Ahula.   Fofo, -a, hinchado, -a, poroso, -a, de poca fuerza, densidad o consistencia. I aiz personia arola. Baita gaixotasunezko gizen faltsuez edo barrutik usteldutako arbolez ere. Gutxi erabilia. Ik. ául. 2. arol, aróla. (d). adjektiboa. Ahoberoa eta zoro samarra. Gutxi erabilia.
aroldu. (d). "Secarse, ahuecarse algunos productos, por ejemplo ajos. Berakatzak lehenengo zildu eitten dira eta zahartutakuan aroldu." (SB Eibetno).
aroltasun. aditza. (Eibar)
árotz, arótza. (a). izena. Carpintero.
arotz-aizkora, arotz-aizkoria. "Hacha de carpintero.
© Anaje Narbaiza
arótz-bánku, arótz-bánkua. (c). izena. rotzak egurra eskuz lantzeko erabiltzen duen mahaia. Banco de carpintero.
arotzérixa. 1. arotzérixa, arotzérixia. (b). izena. Aroztegia.   Taller de carpintería. Ardatxak Masterrekan dauka arotzerixia. Sin. aroztegi (Eib.). Sin. aroztegi. 2. arotzerixa, arotzerixía. (b). izena. Arotz-lana. Gremioaz, batik bat.   El trabajo de carpintería. Obretan, arotzerixía eiñ aurretik ieltserixia ein bia da. Azentua leku diferentetan bi adieretan.
arótz-zépillu, arótz-zépillua. (c). izena. Cepillo de carpintero. Sin. zépillo.
aroztegi, aroztegixa. izena. (Eibar) "Carpintería, taller; edificio de carpintería; taller de carpintería. Kortazon seme nausixak, aittan arozteixan hauspogintzan ekin zetsan." (Etxba Eib) Sin. arotzérixa.
© Jaione Isazelaia
arpan, arpána. (d). izena. ARPON. Enborra luzetara ebakitzeko eta oholak egiteko erabiltzen zen antzinako zerra. Lelengua: azuelia, aixkoria eta arpana. Bi ibiltzen zian, bat goittik, trongua ipintze zeben erdixan eta bat beetikan tiraka da bestia gora, eta ebate zeben. Lelengo zerrak aretxek zian, arpanak zian. Olak eitteko, bai. Aixkorian-da, azuelian-da urrengo arpana zan. Egurra ebateko, arixan eruateko. Juantxo.