Hiztegia
áro. 1. aro, arúa. (d). izena. Lurrarentzako giro ona. Tiempo apropiado para la tierra. Au da arua garixak ereitteko. Gutxi erabilia, eta familia batzuetan bakarrik. Giro da arrunta. Ik. Súaro, zártzaro, giro. 2. aro, arua. (Eibar) Temple.
Ik. tenple.
aról. 1. arol, aróla. (d). adjektiboa. I. Ahula. Fofo, -a, hinchado, -a, poroso, -a, de poca fuerza, densidad o consistencia. I aiz personia arola. Baita gaixotasunezko gizen faltsuez edo barrutik usteldutako arbolez ere. Gutxi erabilia.
Ik. ául. 2. arol, aróla. (d). adjektiboa. Ahoberoa eta zoro samarra. Gutxi erabilia.