Hiztegia
arnaséstu, arnasestúa. (b). izena. Jadeo, respiración sofocada. Eurixa asi zuan da aintxintxika joan nitzuan etxera arnasestu baten./ Oetik entzuten najuan txakurran arnasestua.
arnaséstuka. (b). adberbioa. Jadeando. Arnasestuka etorri da txakurra.
arnásots, arnasótsa. (b). izena. Arnasa hartzerakoan egiten den zarata. Ruido de respiración.
Sartu jakun ikariakin etzan arnasotsik pe entzuten./ Baten baten arnasotsa sentidu neban ate onduan.
áro. 1. aro, arúa. (d). izena. Lurrarentzako giro ona. Tiempo apropiado para la tierra. Au da arua garixak ereitteko. Gutxi erabilia, eta familia batzuetan bakarrik. Giro da arrunta. Ik. Súaro, zártzaro, giro. 2. aro, arua. (Eibar) Temple.
Ik. tenple.
aról. 1. arol, aróla. (d). adjektiboa. I. Ahula. Fofo, -a, hinchado, -a, poroso, -a, de poca fuerza, densidad o consistencia. I aiz personia arola. Baita gaixotasunezko gizen faltsuez edo barrutik usteldutako arbolez ere. Gutxi erabilia.
Ik. ául. 2. arol, aróla. (d). adjektiboa. Ahoberoa eta zoro samarra. Gutxi erabilia.