Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
arkume
armózau
armózau. (a). du aditza. Gosaldu.   Desayunar. Beti prixaka armozatzen dot.
armózu, armozúa. (a). izena. Gosaria.   Desayuno. Gaur ze jan dozu armozutan?
armúka, armukía. (d). izena. Harkaitz txikia.   Peñasco. Ardixak armukapera joaten die billotxa ein barrixan keizpe billa.
arnása, arnasía. (a). izena. Aliento, respiración. . arnasa luziak artu. (d). esapidea. Suspirar. Ze, arnasa luziak artzen? Don. arnasía ártu. (a). du aditza. Respirar. arnasia artzeko asti barik. esapidea. Lanez gainezka, arrapataka. arnasía berótu. (a). zaio aditza. Arnasestuka hasi nekeagatik. Elgetara orduko majo berotu jakun arnasia. arnasía estútu. (b). zaio aditza. Arnasa oso jarraian hartu nekeagatik edo osasun arazoengatik. Arnasia estututa dauka ta eztakitt luzerako izango dan. arnasía gastáu. (c). zaio aditza. (eufemismoa.) Hil. Goizeko seirak aldera arnasia gastau jako. arnasía joan. (c). zaio aditza. Arnasa gabe gelditu. Baloiak estemanguan jo eta arnasia joan jako, ta etxako bela etorri. Arnasía etorri:arnasa bere onera etorri.
arnaséstu, arnasestúa. (b). izena. Jadeo, respiración sofocada. Eurixa asi zuan da aintxintxika joan nitzuan etxera arnasestu baten./ Oetik entzuten najuan txakurran arnasestua. arnaséstuka. (b). adberbioa. Jadeando. Arnasestuka etorri da txakurra.
arnásots, arnasótsa. (b). izena. Arnasa hartzerakoan egiten den zarata.   Ruido de respiración. Sartu jakun ikariakin etzan arnasotsik pe entzuten./ Baten baten arnasotsa sentidu neban ate onduan.