Hiztegia
argídun, argidúna. (d). izena. Lehenago argindar kableak eta etxeko aberiak konpontzen zituen langilea. Empleado Argiduna datorrenian esan bia jako enplame orri begiratzeko.
argi-eragin. aditza. (Eibar) "Baiñu galbano-plastikuan ondoren piezeri brist-eragitteko akabatzaillien eragiketia. Abrillantar." (SB Eibetno).
argimútill, argimutílla. (d). izena. Kurtzeluari (kriseilua) eusteko hiru hankako zutikoa. Ontaiko argimutilla, ola lau kuadroko ipurdiakin, ziri bat, ola gantxuakin, da an gantxua sartu, ola aua zabalik, mordazian moduan... Hil./ Artua zurittuaz jolasa. Ipuiñak kontau, argimutilla bota ipurdiaz gora ta, atzamarka ibilli tta (barreak). Don. Baita farolaren beste era bateko euskarria ere: Argimutilla esate gontxen; zer bat, ziri bat metro ta erdi bat ingurukua, urkilladun bat, eta an ipini farola. Mateo.